huerta

Errenteriako baserriko produktuen menua herriko jatetxeetan

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Landa garapena 2012-10-12 | 0

Datorren larunbatean, urriaren 20an, Errenteriako Landalurraren VIII. Azoka antolatu dute Errenteriako Udala eta Behemendi Elkarteak. Azoka hau dela eta, Batzokia, Gambrinus, Gaztelu Ostatua eta Zuketz Taberna-Jatetxeetan eskeiniko diren eguneko menuen artean Errenteriako baserrietako produktuekin egindako jakiak dastatu ahal izango dira urriak 15 eta 19 bitartean, aipaturiko jatetxeetan. Gure herriko baserrien jardunak hainbat abantaila sortzen dizkigu […]

Continue Reading 0

Koldo Mitxelena joan zitzaigula 25 urte

Kategoria gabe 2012-10-12 | 0

Errenteriako Udalak berriro ere eskertu nahi du Koldo Mitxelenak euskara hizkuntzaren ikuspegitik aztertzeko egindako lan eskerga. Koldo Mitxelena gure herrian jaio zen 1915eko abuztuaren 20an. Gazte-gaztetatik gerraurreko euskal literaturaren belaunaldi apartak biziki erakarri zuen eta, batez ere Lizardik sortu zion interesa. Bere hitzetan: “Lizardi niretzat errebelazioa izan zen”. Guda Zibilean milizia nazionalistetan parte hartu zuen. […]

Continue Reading 0

Deskontuak Fanderiako Padel pistetan

Kategoria gabe 2012-10-12 | 0

Irailaren 24tik Fanderiako igerilekuak irekita daude jendearentzat, instalazioan urteroko hainbat garbitze eta mantentze lan egiteko itxita egon ondoren. Denboraldi berri bati eman diogu hasiera eta deskontu handiak aplikatu ditugu padel pistak alokatzeko prezioetan. Errenteriako udal kirol instalazioen abonatuak, orain padel pista ordubetez alokatzeagatik 11,55 € (BEZ-a barne) ordaindu beharko ditu. Jokalariren bat “bazkide ez bada” […]

Continue Reading 0
aurrekontuak2

Errenteriarron aurrekontuak 2013 babes zabalarekin abiatu da

Bidearen Bidean | Kategoria gabe | Partehartzea 2012-10-11 | 0

   Aurrekontu partehartzaileak abian jartzeko Merkatuzarren egindako aurkezpenera herritar asko eta kolore askotakoak azaldu ziren: eragileak, auzo elkarteak, alderdi politiko guztietako ordezkariak, norbanakoak… Julen Mendozak aurrekontuen egoera xehetu zuen (hemen berak erabili zuen dokumentua), sarrerak eta gastuak zehaztu, eta datu asko eman zituen. “Hau inoiz egin ez den prozesua da, eta proba pilotoa izango da. […]

Continue Reading 0

Ludoteka eta Gaztelekuak indar eta eskaintza bete datoz

Kategoria gabe 2012-10-09 | 0

Udako oporraldiaren ostean, Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuak kurtso hasierari ekingo diote ekintza eta proiektu ezberdinen bitartez heziketa helburu ezberdinak jorratuz. Alde batetik, ludotekak 2.000 eta 2.006. urtean jaiotako haurrei zuzenduta daude; bertan tailer, mahai joko, zuzendutako jokoetan… parte har dezakete. Gainera, ludotekako hainbat materialekin mailegu zerbitzua eskeintzen zaie bazkide guztiei. Izen-ematea edozein ludoteketan egin […]

Continue Reading 0
aurrekontuak2013

“Errenteriarron Aurrekontuak” urriaren 10ean hasiko dira

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-10-08 | 0

Errenteriak aurrekontu partehartaileak izango ditu 2013an. Julen Mendoza alkateak, Jose Manuel Ferradasek eta Jon Txaskok gaur aurkeztu dute Errenteriak datorren urtean izango dituen aurrekontuak erabakitzeko prozesua. Herritarrekin eta ahalik eta eragile guztiekin egin nahi dituztela azaldu du Mendozak: “Parte hartzea ez da eslogan hutsa, behar demokratiko bat ere bada, eta ez hori bakarrik: kudeaketa hobetzeko […]

Continue Reading 0

Aurrerapena: 2013ko Aurrekontuak Parte Hartzaileak izango dira

Kategoria gabe 2012-10-05 | 0

“Errenteriarron Aurrekontuak” izenarekin, Errenteriako Udalak prozesu parte hartzailea irekiko du 2013ko aurrekontuak herritarren ekarpenarekin osatzeko. Laster izango da gai honen gaineko informazio gehiago. Udaleko arduradunek “Aurrekontuak Errenterian urtean zehar hartzen den erabaki garrantzitsuenetakoa” dela adierazi dute, eta parte hartze zabalerako deia egin dute.

Continue Reading 0

Errenteriako dantzariak Victoria Eugenian urriaren 18an 20:00etan

Kategoria gabe 2012-10-05 | 0

Anakrusa Taldeak, Tempus-i eta Insitu ikuskizunen entsegu irekia eskainiko du Victoria Eugenia Klub aretoan. Eneko Gil, Iñigo Ortega eta Noemi Vianak ikusleekin euren lanen sormen prozesua partekatuko dute, koreografien pasarteak erakutsiz eta nondik norakoak azalduz. Konpainiaren sormen artistikoaren prozesua ezagutu eta biziki partekatzeko aukera paregabea izango da. Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko […]

Continue Reading 0

Berdintasun Kontseiluak hainbat kirol talde espontsorizatuko ditu

Kategoria gabe 2012-10-05 | 0

 Hibaikako emakumezkoen senior taldea, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartearen emakumezkoen infantil-kadete taldea eta Beisbol eta Sofbol Rentoks taldearen kadete taldea espontsorizatuko ditu Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak 2012-13 denboraldian Horiek dira Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak 2012-13 denboraldian zehar emakumezkoen hiru kirol-talde espontsorizatzeko lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duten taldeak. Guztira, 47 emakume kirolari izango dira zuzenean espontsorizazioak eragindakoak. Pasa den […]

Continue Reading 0