Errenteriako Ingurumenaren Aholku Kontseiluak (IAK) Sasietako Mankomunitatea eta Oiatzun bisitatu ditu

Kategoria gabe 2012-10-04 | 0

Urriaren 2an, asteartean, Errenteriako IAK-ko kideak eta udalaren bi ordezkari politikok lehen eskutik ezagutu zuten hiru sistema ezberdinen esperientzia, hiri hondakin solidoen udal bilketarako. Aholku Kontseiluan gizarte erakundeek, auzo elkarteek , ekologia taldeek eta ordekari politikoek, besteak beste, bat egiten dute. IAK-k hasiera eman dio parte hartzeko prozesu publiko bati. Prozesua Udalari egindako proposamenarekin amaituko […]

Continue Reading 0
4850eu

Galtzaraborda Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da.

Kategoria gabe 2012-10-02 | 0

Igeriketa – lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, urriaren 6an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da eguerdiko 14,00 arte. Dena den, Galtzarabordako Kiroldegiko igerilekuan programatutako igeriketa ikastaroak orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko dira. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango […]

Continue Reading 0

Komunikazioa Euskaraz klaseak berriro martxan

Kategoria gabe 2012-10-01 | 0

Udako oporraldiaren ondoren, Banaiz Bagara Elkarteak eta Errenteriako Euskara Departamentuak martxan jarri dituzte berriro euskara ikasteko saioak. Klaseak astean behin edo bitan izaten dira. Bertan, euskara era sinplean ikasten da, egunero topatu daitezken egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Saio hauek ere euskaraz ikasten ari diren […]

Continue Reading 0
ANDR%2~1

Andre y Dorine, Kulunkaren ikuskizuna Errenteria Hiria Kulturgunean

Kategoria gabe 2012-10-01 | 0

Datorren igandean, urriak 7, Kulunka Teatroak ANDRE Y DORINE , maskara eta keinu bidezko antzezlana eskainiko du arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak, beti bezala, 9 €-an izango dira orokorrak eta 7 €-an gazte txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat.  Andre eta Dorinek zahartzaroan den bikote berezia osatzen dute. Umorez, aurre egiten diote eguneroko errutinari, baina Alzheimerrak beren […]

Continue Reading 0

Euskotrenek autobus zerbitzua jarriko du urriaren 2, 3 eta 4an

Kategoria gabe 2012-10-01 | 0

 Intxaurrondoko geltoki berria martxan jartzeko eta Herrera eta Intxaurrondoko geltokien arteko trenbidea bitan banatzeko helburuarekin, Euskotrenek aurreikusita dauka 2012ko urriaren 2, 3 eta 4an Amara eta Galtzarabordako geltokien artean autobus zerbitzua jartzea, epe horretan “topoa” ordezkatzeko. Autobus horien geltokia Aiako Harria kalean egongo da, Galtzarabordako geltokiaren parean. Horretarako, beharrezkoa izango da balizatutako errepide zatian urriaren […]

Continue Reading 0

Badator Ezetz Asmatu! Lehiaketa dibertigarriaren 4. edizioa

Kategoria gabe 2012-09-28 | 0

 Errenteriako Euskara Departamentuak eta Errenkoalde elkarteak elkarlanean abian jarri dute “Ezetz asmatu!” Internet bidezko lehiaketaren 4. edizioa. “Ezetz asmatu!” Errenteriako Udalak duen toponimiari buruzko “Herria Ezagutzen” izeneko webgunearen atal bat da. Bertan ageri diren test moduko galderen helburua da Errenteriako toponimiaren inguruan norberak duen ezagutzaz jabetzea eta, bide batez, ezagutza areagotzea. Horrez gain, lehiaketa honek […]

Continue Reading 0

Errenteria 2025 Plan Estrategikoa aurkeztu dute gaur

Kategoria gabe 2012-09-28 | 0

Julen Mendoza herriko alkateak Errenteriaren historian inflexio puntu izango den Errenteria 2025 Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur. Hona hemen bere agerraldian adierazitakoa: “2011ko abenduaren 3an, Merkatuzarren, gure herrian lanean aritzen diren eragile anitzen ordezkari ziren 300 pertsonen aurrean adierazi genuen beharrezkoa zela Errenterian Plan Estrategiko bat egitea. Baita adierazi ere Plan Estrategiko horrek inflexio puntua […]

Continue Reading 0