softbol

Emakumezkoen sofbol txapelketa antolatu dute Berdintasun Kontseiluaren omenez

Berdintasuna | Kirola 2012-10-23 | 0

Errenteriako I. Bertintasun Kontseiluaren Sofbol Txapelketa antolatu du  herri honetako Rentoks emakumezkoen sofbol taldeak, urriaren 27 eta 28an jokatuko dena Donostian. Rentoks taldeak Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren esponsorizazioa jaso du. Kontseiluak, emakumeei kirola praktikatzeko aukerak indartzeko asmoz, bigarren urtez bultzatu ditu kirol talde femeninoen esponsorizazioa. Partidak Loiolako Erriberetako zelaian jokatuko dira, Donostian (Pablo Gorosabel 3). Lehiatuko […]

Continue Reading 0
El_príncipe_envidioso_1

‘Printzea eta Ahatea’ Teatro Gorakadaren ikuskizuna Kulturgunean

Kultura 2012-10-23 | 0

Teatro Gorakadak, datorren ostiralean, urriak 26, ‘Printzea eta ahatea’ 3 urtetik gorako haurrentzako txontxongilo ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak,3€-an izango dira . Honako hau istorio ttipia da; hain ttipia da ze, berori kontatzeko gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat besterik ez da behar. Baina istorio ttipi honek kontu handiez hitz egiten du. Bertan, […]

Continue Reading 0

Udalak eta Fiare Banku Etikoak hitzarmena sinatuko dute asteazkenean

Udal komunikabidea 2012-10-22 | 0

Datorren asteazkenean, urriak 24, Errenteriako pleno aretoan Udal honen eta Fiare banku Etikoaren arteko hitzarmena sinatuko da. Ekitaldia 12:00tan burutuko da eta bertan izango dira Julen Mendoza alkatea eta Peru Sasia Fiare Banku Etikoko zuzendaria. “Gizarte zuzenago baten aldeko baloreak dituen ekonomia eraikitzeko finantzen merkatuaren barruan bestelako aukerak sortu nahi dituzten pertsona eta erakundeen sarea” […]

Continue Reading 0

Landalurraren VII Azoka ospatuko da larunbatean Zumardian

Landa garapena 2012-10-19 | 0

Landalurraren VII Azoka ospatuko da larunbatean Zumardian goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00 etara, Errenteriako Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Udaletxean atzo egindako prentsaurreko batetan aurkeztu dute egun honetarako prestatu den programazioa eta berrikuntzak. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ingurumen zinegotzia, Behemendi Elkarteko Mikel Zendoia eta herriko produktuekin egindako menuak eskainiko dituzten hiru jatetxeen kudeatzaileak. […]

Continue Reading 0

Bigarren eskuko merkatua igandean Zumardian

Udal komunikabidea 2012-10-18 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, urriaren 21ean, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki […]

Continue Reading 0

Kabia prozesuaren balorazioa egingo dute gaur Merkatuzarren

Auzolana | Partehartzea 2012-10-17 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboa joan da Pontikatik baina gune honetan gertatutako prozesuan parte hartu dutenek eta bere koordinazio taldeak lanean jarraitzeko asmo irmoa dute. “Egia esan Kabiarekin asko ikasi eta gozatzeko aukera izan dugu, baina orain balorazioa egiteko ordua da eta aurrera begirako pausoak markatzekoa. Hau ere Kabiaren prozesu eta antolaketa guztia bezala herritarrekin batera egin […]

Continue Reading 0