Summer of Labs ekimenak teknologia libreen zaleak bildu ditu Kabian

Auzolana | Partehartzea 2012-08-13 | 0

Teknologia libreen zaleek ezagutzak partekatu dituzte Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan Summer of labs ekimenari esker, bideoan ikusi daitekeen bezala. Egin dituzten hainbat jarduera eta tailerren artean Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea, Datuak bistaratzeko tresna, Laser ebakitzaile bat eraiki, Ardukoptero bat eraiki edo Dress-mapping, irudiak soinekoan instalazioa bezalakoak egon dira. Topaketa honen helburua bikoitza da, alde […]

Continue Reading 0

Mikel Odriozolak 42. postuan amaitu zuen 50 kilometroko martxa proba olinpikoa

Kirola 2012-08-13 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarrak Londreseko Joko Olinpikoetako 50 kilometroko martxa proban parte hartu  zuen larunbatean. Nahiz eta ondo hasi proba gogor hau, errenteriarra 42. postuan heldu zen helmugara. Kabia Espazio Kreaktiboan bildutako errenteriarrek Mikelekn lehia jarraituo zuten zuzenean bertan jarritako pantailari esker, Mikelekin Londresera! ekimenaren barnean. Egitasmo honen bitartez Odriozolaren entrenamendu eta prestakuntza guztia jarraitu […]

Continue Reading 0

Teknologia berrien zaleek hitzordua dute gaur Kabian Summer of labs ekimenaz gozatzeko

Auzolana 2012-08-10 | 0

Teknologia berrien zaleek hitzordua dute gaur eta bihar Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan Summer of labs ekimenaz gozatzeko. Arratsaldeko 16:00tan hasiko dira programatutako ekimenak: Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea, Datuak bistaratzeko tresna, Laser ebakitzaile bat eraiki, Ardukoptero bat eraiki eta Dress-mapping, irudiak soinekoan instalazioa. Egitarauaren ordutegia eta informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen. Topaketa honen helburua bikoitza […]

Continue Reading 0
informazio bulegoa Listorreta

Listorretako bisita gidatuak, aisia aukera ezinhobea Errenteriako ondare naturala ezagutzeko

Landa garapena 2012-08-09 | 0

Errenteriako ondare naturalaz gozatzeko aisia aukera  eskaintzen dute Listorretako bisita gidatuek oso prezio ekonomikoan: prezioa 2 eurokoa izango da 16 urte gorakoentzat, eta euro bat  7-16 urte bitartekoentzat; hortik beherakoak doan egin ahal izango dutelarik ibilbidea. Bisitak Errenteriako Udalak irekitako Barrengoloia-Listorretako informazio puntutik abiatzen dira eta oinez oinez egingo dira. Iraupena 1.30 ordu eta 3 […]

Continue Reading 0

Herri Biziak 18.000 pertsona baino gehiagoren bisita jaso du

Udal komunikabidea 2012-08-08 | 1

Urte erdi pasatxo igaro da Errenteriako Udalak herribizia.errenteria.eus webgunea martxan jarri zuenetik eta, harrezkero, 18.241 bisitari ezberdin izan ditu. Webguneak haurtengo urtarrilean hasi zuen bere ibilibidea eta dagoeneko 35.374 bisita jaso ditu. Batazbeste, bi bisita inguru egin ditu bisitari bakoitzak. Ibilbide honetan Herri Biziak 340 berri inguru eskaini ditu, euskaraz eta gazteleraz, hainbat irudiz lagunduta. […]

Continue Reading 1

Jon Maiak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldia aurkeztuko du Kabian etzi

Kultura 2012-08-07 | 0

Jon Maia zuzendariak bere ‘Gazta zati bat’ filmearen emanaldi irekia aurkeztuko du Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan etzi, 21:30tan. Hona dokumental interesgarri honen sinopsia, bere webgune ofizialetik ateratakoa: “Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio […]

Continue Reading 0
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Errenteriarrek muralak egiten ikasi dezakete herria apaintzen duten bitartean

Auzolana | Kultura 2012-08-07 | 0

Ibai Martixalar artistak Mikel Laboaren omenezko mural bat egingo du, Hormachic egitasmo artistikoaren markoan. Ekimen honek gure herrian utzita dauden pareta grisak eta guneak apaintzea du helburu auzolanaren bitartez. Artean interesa duten pertsonek edo mural bat egiten ikasi nahi duen orok Maritxalarrekin batera lan egiteko aukera du burutuko duen hurrengo lanean parte hartuz: Mikel Laboaren […]

Continue Reading 0

Mikel Odriozolak Londreseko Joko Olinpikoetan “sorpresa” eman dezakeela uste du

Kirola 2012-08-06 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra bihar abiatuko da Londresera bertako Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Odriozola sei alditan izan da Espainiako txapeldun 50 kilometro martxan. Orain, Joko Olinpikoetara doan hirugarren aldia da eta “sorpresa” eman dezakeela uste du. Prentsaurreko bat eskaini du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Unai Unsuain Kiroletako Udal Patronatuko presidentearekin batera, bideo honetan ikusi […]

Continue Reading 0