listorrrrrreta

Listorretan kutsadura eta trafiko arazoak konpontzeko neurriak jarri ditu Udalak

Jasangarritasuna 2012-05-25 | 2

Listorretako atseden gunearen denboraldi berria ekainaren 2an hasiko da eta Errenteriako Udalak Aiako Harria Parke Naturalaren esparruan kokatutako ezpazio honetan gertatu izan ohi diren hondakin sorrera, kutsadura akustiko eta trafiko arazoak konpontzeko neurriak, hobekuntzak eta ekipamendu berriak martxan jarri ditu. Hala azaldu dute Jose Manuel Ferradas, Luisma Diez eta Jon Txaskok, Errenteriako Ingurumen, Hirigintza eta […]

Continue Reading 2

Errenteriako erretiratuen klubek beren lanen erakustaldia antolatu dute Merkatuzarren

Kultura 2012-05-25 | 0

2011-2012ko urtealdia amaitzerakoan Errenteriako erretiratuen klubek, aurreko urteetan bezala, erakusketa bat antolatu dute, urtean zehar eginiko lanen erakustaldia hain zuzen ere. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den erakusketa hau arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar). Era berean, egun horietan erakutsiko dira maiatzaren 19an San Markon generazio arteko jaialdian eginiko […]

Continue Reading 0

Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) jardunaldiak antolatu dituzte herrigintza eta komunikazioari buruz

Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Herrigintza eta komunikazioari buruzko ‘Z.N.N. (Zer-Nori-Nork) Agustin Sarasola Jardunaldiak’ antolatu dituzte Mikelazulo elkarteak, Oarsoaldea-Bidasoako Hitzak, eta Herri Biziak ostiral eta larunbaterako. Egitasmo honen bultzatzaileen hitzetan, “helburua bizi garen herrian sarea egin, eta eskura ditugun komunikazio bitarteko zein lanabesen bidez  gure informazioa sortu eta balioestea da”. “Jardunaldi hauek Agustin Sarasolaren izena daramate eta balioetsi nahi dute […]

Continue Reading 0
IMG_1924

Errenteriako emakumeak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira

Berdintasuna | Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Errenteriako emakume elkarteetako kideak eta Berdintasun Kontseilukoak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira elkarren arteko esperientzia truke batetan. Bilkura honetara, astelehenan burutu zena, 30 pertsona inguru  azaldu ziren. America Romualdo eta Ana Cristina Enriquez El Salvadorretik etorritako ekintzaileek beren herrialdean emakumeen eskubideen aldeko defentsa nola burutzen duten azaldu zieten errenteriarrei. America Romualdo ibilbide luzeko […]

Continue Reading 0
IMG_1924

Errenteriako emakumeak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira

Berdintasuna | Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Errenteriako emakume elkarteetako kideak eta Berdintasun Kontseilukoak El Salvadorko bi ekintzaile feministekin bildu dira elkarren arteko esperientzia truke batetan. Bilkura honetara, astelehenan burutu zena, 80 pertsona inguru  azaldu ziren. America Romualdo eta Ana Cristina Enriquez El Salvadorretik etorritako ekintzaileek beren herrialdean emakumeen eskubideen aldeko defentsa nola burutzen duten azaldu zieten errenteriarrei. America Romualdo ibilbide luzeko […]

Continue Reading 0

Mendi ibilaldiak antolatu dituzte Jaizkibeleko labarretan barrena

Kategoria gabe 2012-05-24 | 0

Maiatzaren 26an (larunbata) ibilaldi bat egingo da oinez, Fanderiako igerilekuetatik abiatuta Jaizkibelgo labarretan barrena, Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta. Ibilbideak 18 kilometro inguru ditu eta aurreikusten da 4.30 ordutan egitea (geldialdiak barne). Guztira 607 metro igoko dira. Jarduera hori doakoa da Udal Kirol Patronatuan abonatuta dauden pertsonentzat, baina […]

Continue Reading 0

Gipuzkoako areto-futboleko finalak Errenterian jokatuko dituzte larunbatean

Kategoria gabe | Kirola 2012-05-23 | 0

Errenteriako Galtzarabordako Polikiroldegian erabakiko dira Gipuzkoako areto-futboleko txapelketaren irabazleak larunbat honetan jokatuko diren partidetan. Finalen egitaraua aurkezteko prentsaurreko bat izan da gaur. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Kiroletako zinegotzia, Pablo Ibarreta Gipuzkoako Areto-Futboleko Batzordearen presidentea eta Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendaria izan dira. Hiru erakundeok izan dira, hain zuzen ere, txapelketa hauek Errenterian jokatzea […]

Continue Reading 0

Madalenak 2012 antolatzen diharduen Jai Batzorderako bilkura deialdia egin du Udalak

Kultura | Partehartzea 2012-05-23 | 0

Ostiral honetan, hilak 25, 17:30ean izango da Xenpelar Etxean Madalenetako Jai Batzordearen hirugarren eta azken bilkura. Errenteriako Udalak dei egiten die herriko elkarte eta, oro har, eragile guztiei, bilkura honetan parte hartzera, bertan erabaki garrantzitsuak hartuko direlako. Besteak beste: Madalenetarako udalak kudeatzen duen diruaren erabilera, kaleen dekorazioa, uztailaren 21erako Jai Batzordearen bazkariaren proposamena, Zezen plaza, […]

Continue Reading 0

Kulturgunean ‘Ilargiaren bi aldeak’ haurrentzako antzerkia eskainiko dute

Kultura 2012-05-22 | 1

Errenteria Hiria Kulturguneak, familiartera zuzendutako programazioaren barruan, adin guztietako ikusleentzat antzerki bat antolatu du ostiralerako: Ilargiaren bi aldeak, Hika Teatroa konpainiaren eskutik. Sinopsia Ilargiaren alde bakoitzean bizitzak ezberdin taupatzen du. Gaztetxo bat, gerretara jolastuz dibertitzen da; beste gaztetxo batek, aldiz, jolas egiten du gerraz ahaztu ahal izateko. Antzerkia, dantza eta zirkoa biltzen dituen ikuskizuna, irudi […]

Continue Reading 1