Madalenak bere ekuadorrean dira
Madalenak bere ekuadorrean dira eta ospakizunak sorta amaigabea izaten ari gara gure herrian. Bideo honetan Madalenetako txupinazoa eta egun horretako hainbat ekitaldi ikusi ditzakezute, bizitzen ari garen giro aparta islatzen dutenak. Gaur jubilatuen eta koadrilen eguna ospatzen da. Gozatu!

Maddalen Sarien banaketa izan zen atzo Kulturgunean
Errenteria Hiria Kulturgunean atzo Maddalen Sariak literatur lehiaketaren irabazleak izan ziren saria jasotzera. Lehiaketa hau Errenteriako gazteriaren sormen literarioa eta euskara sustatzera zuzenduta dago. Julen Mendoza alkatea eta Irune Balentziaga Euskara Departamentuburua irabazleekin izan ziren, eta baita Errenteriako alderdi guztietako ordezkariak eta hainbat senide eta lagun. Hona sarien irabazleen zerrenda: 1. MAILA Prosa 1. Saria: […]
Eguraldi aparta eta giro bikaina Madalenetan
Errenteriarrak Madalena bikain batzuetaz gozatzen ari dira. Hona Errenterian gaur bizi izan den giro onaren bideo labur bat.
Aurten Madalenak berriak izango dira
Hona Madalenetako jai batzordeko kideekin izandako elkarizketa.

Badatorrela! Gaur 18:00etatik aurrera txupinazoa
Elkarrizketak, irudiak, emozio guztiak zuzenean

Arrakasta handia Errenteriako Aniztaldia kulturen jaialdian
Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboa jendez gainezka egon zen atzo ospatutako Aniztaldian. Bertan Kolombia, Mendebaldeko Sahara, Maroko, Nigeria, Salvador, Mexiko, Galizia, Kuba edo Ekuador jatorri duten errenteriarrak elkartu ziren Kabian eta beren herrietako kantuak, irudiak, ipuinak eta istorioak partekatu zituzten ekitaldira hurbildu ziren guztiekin. Margolan eder bat ere egin zuen ekitaldian zehar margolari talde batek. Aniztaldiaren […]

Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira, animatu parte hartzera!
Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira hainbat herritarren artean Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Aaarraun! egitasmoa Kabia Espazio Kreaktiboan sortu da Gizaharremanak-Elkarbizitza taldearen baitan. Egitasmoaren ardatza trainera baten hondakinak erabiltzean datza, Kabia Espazio Kreaktiboaren eta bere ibilbidearen irudikapen sinboliko bat egiteko denon artean. Traineraren brankaren lehen 3 metroak erabiliko dira,eta eskultura batean bilakatuko dituzte ezkata batzuk […]
#madalenak2012: jarraitu gure jaiak Faceboook eta Twitter sare sozialetan
Madalenetako jaiak Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dira: bertan hamaika argazki, berri eta iruzkin ikusi eta egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen profilaren lagun egitera eta Twiterren #madalenak2012 hashtag-a erabiltzera animatzen ditugu errenteriar guztiak. Bestalde, Herri Biziaren webgunean gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia […]

Ehunka herritar pasa dira Udaletxetik Madalenetako egitarauak eskuratzeko
Ehunka herritar pasa dira jada Udaletxetik Madalenetako egitarauak eskuratzeko. Ez baduzu astirik Udaletxera etortzeko, Herri Biziatik deskargatu dezakezu egitaraua hemen sakatuz!