Eskolako Agenda 21eko ikasleek proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Partehartzea 2012-05-09 | 0

Maiatzak 8an, Errenteriako ikastetxeetako Eskolako Agenda 21eko ikasle ordezkariak bildu dira Merkatuzarren ikasturtean zehar egindako lanak bateratu eta udal ordezkariei aurkeztu beharreko proposamenak adosteko helburuarekin. Programa honetan parte hartu duten ikastetxeak ondokoak dira: Beraun Berri ikastetxea, Cristobal Gamon Herri Ikastetxea, Koldo Mitxelena institutua, LHko eta DBHko Langaitz Ikastola, Orereta Ikastola, San Jose Gurutzeko Alabak ikastetxea […]

Continue Reading 0

Naturaldiak punta-puntako adituak ekarriko ditu Errenteriara gure gizartearen erronkei buruz hitz egiteko

Bizitzeko espazioak | Energia berriztagarriak | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-05-08 | 0

Errenterian maiatzaren 10ean punta-puntako adituak izango dira Reina Aretoan, 19:00tan, burutuko den “Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto? Etorkizuneko gizarteaz eta bizieraz” izeneko mahai-inguru irekian. Ekitaldi ireki hau Gipuzkoako Aldundiaren Ingurumen sailak hainbat herritan bultzatzen dituen Naturaldia jardunaldien markoan kokatzen da eta Errenteriako Udalaren babesa jaso du ere. Hizlariak  Joseba Azkarraga soziologia doktore eta Mondragon […]

Continue Reading 0

Belaunaldien arteko jaialdia ospatuko da Errenterian maiatzaren 19an

Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-05-08 | 0

Errenteriako erretiratuen elkarteek, Udal Gizarte Zerbitzuak Sailarekin elkarlanean, maiatzaren 19rako (larunbata) belaunaldien arteko jaia antolatu dute. Jai horren helburua da elkarte guztietako bazkide eta beren senitartekoen arteko elkargunea izatea, batez ere biloben kasuan. Eguraldi ona eginez gero, jaia San Markoko zelaian egingo da, eta eguraldi txarra eginez gero, berriz, gotorlekuaren goiko solairura eramango da. Programa […]

Continue Reading 0
IMG_0134

Errenteria Musikalek 2012-2013 ikasturterako matrikulazio epea ireki du

Kultura 2012-05-08 | 0

Errenteriako dantza eta musika akademiak 2012-2013 ikasturterako plaza eskatzeko epea ireki du datorren maiatzaren 25a arte. Musika edo dantza ikasteko plaza bat lortu nahi duten ikasle berrien kasuan, abizenaren araberakoak izango dira izen-emate txandak. Horrela, A-H inizialak dituzten abizendunek maiatzaren 7tik 16ra egin behar dute eskakizuna eta I-Z abizenekin, berriz, maiatzaren 16tik 25era. Ikasketa eskaintza hemen ikusi […]

Continue Reading 0
kabia muntaia

Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira

Auzoetako batzarrak | Auzolana | Bidearen Bidean | HerriLab | Hiri antolamendua | IKT | Kultura | Partehartzea | Sareak 2012-05-07 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboak datorren ostiralean ekingo dio bere ibilbide sortzaileari eta, horretarako, jadanik hasi dira topaleku honen egoitz izango den egitura arkitektonikoaren muntai lanak Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Orain arte hainbat bilera burutu dira, herritar guztiei irekiak izan direnak, prozesu berritzaile eta parte hartzaile honen markoan herritarrek eman nahi dituzten pausoak zehazteko. Guztira 100 lagun […]

Continue Reading 0

Madalenak 2012 iragartzeko kartel lehiaketaren epea zabalik da

Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-05-07 | 0

Madalenak geroz eta gertuago ditugu eta, urtero bezala, Udalak gure herriko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Kartelak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaituko da. Lehiaketarako oinarriak interesatuen eskura jarri dira Udaletxean, Kulturgunean nahiz www.errenteria.net udal web orrian eta Gazte Informazio Bulegoko web orrian. “Madalenak 2011” kartela OINARRIAK 1.- Kartela neurria 40 x 55 cm izango […]

Continue Reading 0

Gizonezkoen eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea Errenterian

Kirola 2012-05-07 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du maiatzaren 12 eta 13an (larunbat eta igandea) gizonezkoen eskubaloiko Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatuko dela Errenterian. Lehenengo ligan Errenteriako taldea txapeldunorde geratu zen, eta Segovian jokatutako fasean ere txapeldunorde izan ondoren, asteburu honetan erabakiko da zein hiru talde igoko diren Espainiako eskubaloiaren bigarren mailara. Parte hatu duten taldeak, […]

Continue Reading 0

UDA’2012 kirol kanpaina haurrentzako ikastaro eta jarduerez beteta dator

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kirola 2012-05-07 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, aurreko urteetan bezala, diruz lagundutako hainbat jarduera prestatu ditu, UDA’2012 kanpainaren barruan, 3 urtetik gorako haurrentzat. UDA Kanpaina sustatzean, Udal Kirol Patronatuaren helburuetako bat da eskolaumeei hastapen eta perfekzionatze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen. UDA Kanpainak oso harrera ona du, eta […]

Continue Reading 0

Oiartzungo Garbigunea ireki dute

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-05-04 | 0

  San Marko Mankomunitateko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak, Oarsoaldeko udaletako nahiz Foru Aldundiko ordezkariak bertan zirela, Oiartzungo Talaia Poligonoan den Garbigune berria inauguratu du. Garbigune honek zerbitzua eskainiko dio San Marko Mankomunitateko udalerrietan bizi diren herritarrei. Honela, gune horretan utzi ahal izango dira kaleko edukiontzietan onartzen ez diren objektuak, esaterako, gailu elektriko eta elektronikoak, altzariak, egurra, […]

Continue Reading 0