Dejabu (4)

Dejabu antzerki taldearen ‘Gure bide galduak’ lan arrakastatsua Errenteriara bueltatuko da

Kultura 2012-04-13 | 0

Ez da maiz gertatzen antzerki talde batek bere lan bat eszenatoki berdinean bitan eskaintzea, baina Dejabu konpainiaren kideentzat herri berezia da Errenteria. Herri hau hainbeste arrakasta ekarri dien Gure bide galduak antzezlanaren sustraietan dago, batetik Dejabu talde errenteriarra delako eta, bestetik, herri honen historiarekin oso lotuta dagoelako aipatutako obra. Ikuskizun hau Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatu […]

Continue Reading 0
IMG_0495

75 lagunek parte hartu dute ‘Errenteria itsusia?’ bisita gidatuetan oporretan

Kultura 2012-04-13 | 1

Aste Santuko oporretan Errenterian gelditu direnak herriaz gozatu eta bere aztarnak eta historia berreskuratzeko aukera izan dute Errenteria itsusia? izeneko doako bisita gidatuei esker. Ekimen honen antolatzaileek jakinarazi dutenez 75 lagunek parte hartu dute bisita hauetan. Bisitarien artean nagusitu den adina 40 urtetik gorakoa izan da, baina adin guztietakoak pasa dira; haurrak gurasoekin, ikasleak, gazteak, […]

Continue Reading 1

San Marko Egunean postuak jarri nahi dituztenek eskaria egin dezakete

Kultura 2012-04-12 | 0

Urtero bezala, datorren apirilaren 29an San Marko mendia jaialdi baten eszenatoki izango da bere patroi santuaren eguna ospatzeko eta, horregatik, bertan postuak edo txosnak jarri nahi dituztenentzako eskakizun epea zabaldu du Errenteriako Udalak apirilaren 18a arte. Jaialdi hau mendiko gotorlekuan eta honen inguruetan ospatzen da eta jende ugari biltzen du, jai-giro alai bat sortuz. Giro […]

Continue Reading 0
lurraldebus txartela

Astelehenetik aurrera txartel bakarra erabili ahal izango da autobus urbanoetan

Etorkizunaren Bidean | Mugikortasun plana 2012-04-12 | 1

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoak funtzionatu dezan beharrezko den makineria jarria dela jakinarazi du Udalak eta datorren astelehenetik aurrera, apirilak 16, bidaiak txartel honen bitartez ordaindu ahal izango dira. Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, […]

Continue Reading 1
temus i

Anakrusa dantza taldeak Tempus-i ikuskizunaren entsegu publiko bat egingo du

Kultura 2012-04-11 | 0

Anakrusa dantza taldeak TEMPUS-i ikuskizunaren erakustaldi bat egitera etorriko da Errenteriara, entsegu publiko moduan. Datorren asteazkenean izango da, apirilak 18,  19:30tan Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan (2. solairuan). Erakustaldira sartzeko plazak doan izango diren arren, mugatuak dira eta, bertaratu ahal izateko, dantza@kukai.info helbidean izen-abizena eta azalduko den pertsona kopurua zehaztu behar dira. Ekitaldi hau Kukai dantza […]

Continue Reading 0
grieta

Madalen kaleko sarrera itxi egingo dute aste batez konponketak egiteko

Hiri antolamendua 2012-04-11 | 0

Datorren ostegunean, apirilak 12, konponketa eta errefortzu lanak hasiko dira Madalen kaleko ermitaren ondoko arkuan, Euskotreneko trenbideen azpian. Lan hauen helburua arkuaren azpiko aurpegian arrailak konpontzea da, babes xafla kendutakoan antzeman zituztenak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, arkuaren egitura indartzeko lan hauek aste beteko iraupena izango dute eta apirilaren 20a baino lehen bukatuta egongo dira, ezustekoen ezean. […]

Continue Reading 0

Oarso aldizkarian idazteko epea zabalik da

Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-04-10 | 0

Udalak argitaratzen duen Oarso aldizkariaren edizio berri bat prestatzen ari da eta bertan idatzi nahi duen edonork datorren maiatzaren 15a arteko epea izango du bere idazkiak Udaletxera bidaltzeko. Argitalpen honek Errenteriako bizitza, artea, historia eta, oro har, errenteriarrak izan ohi ditu gai nagusitzat: errenteriarren edo Errenteriako lagunen oroitzapenak (bereziki gaurkotasunarekin lotura dutenak), edo ateak itxi […]

Continue Reading 0

Krisiari irteera ekologista, sozialista eta feminista

Berdintasuna | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Herri Biziaren Bidean 2012-04-10 | 0

Nekane Jurado ekonomilariak “Krisiaren irteera: ekosoziofeminismoa” izeneko solasaldia eskaini zuen Errenterian egoera ekonomiko latzari irteera ekologista, sozialista eta feminista bat proposatuz. Hitzaldia, Errenteriako auzoetako emakume elkarteek eta Berdintasunerako Kontseiluak antolatuta, martxoaren  28an burutu zen eta 75 pertsonek hartu zuten parte, gehiengo zabala emakumezkoak izan zirelarik. Juradok emakumeek ekonomian duten papera gailendu zuen. Zentzu honetan, merkatu […]

Continue Reading 0
IMG_1334

Errenteria hobeto ezagutzeko bisita gidatuak martxan

Kategoria gabe 2012-04-07 | 0

Hasi dira Errenteria hobeto ezagutzeko “Errenteria itsusia?” bisita gidatuak, Aste Santuak irauten duen bitartean egingo direnak. Eguraldi euritsua izan den arren bisitek jendearen interesa piztu dute, eta horrela “Manchester txikia” izeneko lehen bisitara herritar asko hurbildu dira. Bisita honetan Errenteriak XIX. mendetik izan duen garrantzi industriala erakusten da, horretarako industria hauek egon ziren toki eta […]

Continue Reading 0