Udako oporretako udalekuetan plazak libre

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-04-21 | 0

Udaleko Gazteria sailatik, 2012ko Udako Oporretako udalekuetan oraindik plaza batzuk geratzen direla jakinarazi nahi dugu. Plazak 2000- 2008 urteen artean jaiotako harrentzat dira. Plaza horiek Errenterian erroldatuta edo Errenteriako ikastetxeetan ikasketak egiten dituzten haurrentzat izango dira (azken kasu honetan ikastetxeko ziurtagiria aurkeztu beharko da). Parte hartzeko, Merkatuzar eraikinean dagoen Gazte Informazio Bulegotik pasa behar da […]

Continue Reading 0
Kabia-orokorra

Kabia: espazio kreaktiboa. Zer da?

Ahalduntzea | Auzolana | Bidearen Bidean | HerriLab 2012-04-19 | 1

Espazio Kreaktiboa Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako. KABIA bera Pontika auzoan dagoen orube batean (Barandiaran parkea izango denean) jarriko dugun egitura arkitektonikoa izango […]

Continue Reading 1

Igande honetan, Artista Liburu Erraldoiaren Festa Zumardian

Kategoria gabe 2012-04-18 | 0

“Sakelako liburutik, sekulako liburura” lelopean, datorren apirilaren 22an, igandearekin, Gamon Zumardian Artista Liburu Erraldoiaren Festa egingo dute (eguraldi txarra tokatzekotan, Merkatuzarrera aldatuko litzateke ekimena). Errenteriako Udala da ekitaldiaren anolatzailea eta Luis Barriosek ( Lumar enkuadernazioa), Leire Maziziorrek eta Estibalitz Alvarezek (Txokolarte Grafika Esperimentala) garatu dute proposamena. Liburuaren kultura areagotzea, ezagutza bultzatzea eta gozaraztea dira ekimen […]

Continue Reading 0

Lurraldebus txartel bakarra erabili daiteke jadanik Errenteriako autobusetan

Mugikortasun plana 2012-04-17 | 0

Errenteriako autobus urbanoetan Lurraldebus txartel bakarra izenekoa jadanik erabili daiteke. Txartel Bakarra birkarga onartzen duen txartela da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakidan sartuta dauden hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuetan bidaiatzeko aukera ematen du, Lurraldebus irudian txertatuak baldin badaude. Eta etorkizunean, baita sistema honetara atxikitzen diren trenbideetan ere. Txartel hau ateratzea 5€ kosatuko zaio erabiltzaileari. […]

Continue Reading 0

San Markorako Igoeraren XVI. edizioan izena emateko epea zabalik da

Kirola 2012-04-17 | 0

Apirilaren 29an, igandean, Club Atletico Renteria Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin “San Markorako Igoeraren XVI. edizioa, Javier García Larrañaga Memoriala” burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 10:30ean eta helmuga, berriz, San Markon izango da, zementu-pista eta asfalto gaineko 5.500 metroko ibilbidea egin ondoren. Izen-ematea Eman ahal izango da izena […]

Continue Reading 0

Pasa den astean gertatutako hondakin-uren isuriketa errepika ez dadin lanean ari dira

Jasangarritasuna 2012-04-13 | 0

Jose Manuel Ferradas Errenteriako Ingurumen eta Mendi zinegotziak pasa den apirilaren 4ko goizean Ondartxoko auzoan kokatzen den hondakin-uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zela komunikatu du. Arazo horren ondorioz, bolumen handiko hondakin-uren isuriketa bat izan zen ibaian barrena eskuinaldeko hodi biltzailetik, Etxeberrieta kokatzen den puntuan. Bizilagun baten abisua jaso eta gero, Ingurumen eta Mendi arloko […]

Continue Reading 0

Aste Santuko oporrekin batera, II Mundu Gerra amaitu da Errenterian

Kultura 2012-04-13 | 0

Beharbada Aste Santuko oporretan soldaduz eta gangsterrez osatutako taldeak ikusi ahal izan ditu batek baino gehiagok Errenteriako kaleetan zehar. Arrazoia ez da baina Hitler edo Stalinen armadak berpiztu direnik, baizik eta II Mundu Gerra eta gatazka honen aurreko urteak izan direla 2012ko Topaketa Errunikoen gai nagusia. Estatu guztiko 700 pertsona inguruk parte hartu dute rol-jokoen […]

Continue Reading 0
Dejabu (4)

Dejabu antzerki taldearen ‘Gure bide galduak’ lan arrakastatsua Errenteriara bueltatuko da

Kultura 2012-04-13 | 0

Ez da maiz gertatzen antzerki talde batek bere lan bat eszenatoki berdinean bitan eskaintzea, baina Dejabu konpainiaren kideentzat herri berezia da Errenteria. Herri hau hainbeste arrakasta ekarri dien Gure bide galduak antzezlanaren sustraietan dago, batetik Dejabu talde errenteriarra delako eta, bestetik, herri honen historiarekin oso lotuta dagoelako aipatutako obra. Ikuskizun hau Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatu […]

Continue Reading 0
IMG_0495

75 lagunek parte hartu dute ‘Errenteria itsusia?’ bisita gidatuetan oporretan

Kultura 2012-04-13 | 1

Aste Santuko oporretan Errenterian gelditu direnak herriaz gozatu eta bere aztarnak eta historia berreskuratzeko aukera izan dute Errenteria itsusia? izeneko doako bisita gidatuei esker. Ekimen honen antolatzaileek jakinarazi dutenez 75 lagunek parte hartu dute bisita hauetan. Bisitarien artean nagusitu den adina 40 urtetik gorakoa izan da, baina adin guztietakoak pasa dira; haurrak gurasoekin, ikasleak, gazteak, […]

Continue Reading 1