agustinas 2

Agustinetako bizilagunak pozik agertu dira auzoko trafikoaren berregituraketarekin

Hiri antolamendua 2012-07-03 | 0

Errenteriako Hirigintza eta Trafikoko udal arloek Agustinetako auzoan trafikoaren berregituraketa bat egin dute hainbat hobekuntzekin, bizilagunek positibotzat jo dituztelarik. Aldaketa nagusiena Markola Etorbideko errepidea bi norabideko bidean bilakatzea izan da, lehen zentzu bakarra baitzuen. Horrela, erabiltzaileek kale honetan kokatzen diren garajeetara sartu daitezke zuzenean eta ez diote, lehen bezala, auzo guztiari itzulia eman behar. Garaje […]

Continue Reading 0

Gipuzkoako arkulari hoberenek ituari erdian jotzen saiatuko dira Errenterian

Kirola 2012-07-03 | 0

Ostadar Arku Tiro Elkarteak, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren eta Gipuzkoako Arku Tiro Federakuntzaren laguntzarekin, “Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR II. Lehiaketa” antolatu du, uztailaren 7an, datorren larunbatean. Ikuskizuna Fanderiako Udal Futbol Zelaian izango da, 15:15etik aurrera. Saioa FITA 2×70 Serie baten bidez gauzatuko da, 36 gezi bi serietan, sei geziko txandatan, eta […]

Continue Reading 0
liburutegia

Errenteriako Liburutegiak ordutegia aldatuko du udaran

Kultura 2012-07-02 | 0

Uztailaren 2tik abuztuaren 31 arte, Udal Liburutegiko helduentzako saila 08.00etatik 14:30era arte irekita egongo da, eta, oporrak direla eta abuztuaren 13tik 24ra arte itxita.  Haurrentzako sailean, aurreko urteetan bezala, ordutegia honakoa izango da. 10:30etik 14:30era. Haurrentzako saila abuztua itxita egongo da. Bi sailetan mailegurako baldintzak aldatu egingo dira. Bazkide txartel bakoitzeko sei liburu ere hartu […]

Continue Reading 0

Errenteriarrek Aaarraun! egitasmo artistikoan parte hartzeko aukera dute

Kategoria gabe 2012-07-02 | 5

Aaarraun! egitasmoa Kabia Espazio Kreaktiboan sortu da Gizaharremanak-Elkarbizitza taldearen baitan. Hasiera batean ekimen honen helburua maila pertsonal zein kolektiboan giza harremanak bultzatzea bazen ere, Kabia Espazio Kreaktiboaren irudikapen sinboliko bat izango da ere. Egitasmoaren ardatza trainera baten hondakinak erabiltzean datza, zehazki brankaren lehen hiru metroak,  eskultura bat egiteko parte hartu nahi duten Errenteriako kolektibo edo […]

Continue Reading 5

Errenteriak Eleak Mugimenduaren mozioa onartu zuen udalbatzarrean (bideoa)

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-06-29 | 1

Errenteriako Udalak aurtengo ekaineko osoko bilkura burutu zuen atzo.  Bost proposamen eta hiru mozio iragarrita zeuden. Gai-ordenaren lehenengo sei puntuetatik (ebazpenen berri ematea eta proposamen guztiak) soilik bigarrenak eragin zuen eztabaida: PSEek San Marko eta Añarbe mankomunitateetan ordezkariak aldatzeko aurkeztutako proposamena. Puntu honetan, Bilduk talde honetako Luisma Díez eta Errenteriako Ezkerrako Jose Manuel Ferradas zinegotziek […]

Continue Reading 1

Errenteriako Udalak landaguneko postontziak eta bideak zaharberrituko ditu

Kategoria gabe 2012-06-29 | 0

Errenteriako Udalak landagunearen hobekuntza lanak burutzen ari dela jakinarazi du gaur. Mendi eta Ingurumeneko udal arlotik gogoratu dutenez, legealdiaren hasiera-hasieratik gobernu taldeak esparru honetan hainbat hobekuntza egiteko konpromezua hartu zuen, eta helburu hau kontutan izan zen aurrekontuak egiterakoan, beharrezko ekimenak aurrera eramateko diru kopuru bat horretarako zehaztuz. Aurreikusitako ekime hauen artean, Errenteriako udal Mendi eta […]

Continue Reading 0
4866eu

Donosti Cup-eko hainbat partida Errenteriako zelaietan jokatuko dira

Kirola 2012-06-28 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du berriro ere, Errenteria, Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango dela. Aurreko urteetan bezala, Errenteriak 2 egoitza ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte. Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta bataz beste, 27 herrialdetako 390 […]

Continue Reading 0

Errenteriako udal ordezkaritza bihar Alemaniara doa Schondorf herriarekin senidetzea sinatzera

Kategoria gabe 2012-06-27 | 0

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta udal ordezkaritza batek Alemaniako Schondorf herrira bidaiatuko dute bihar bi udalerrien arteko senidetzea sinatzera. Horrela, Schondorf Errenteriarekin senidetze harremana duen bostgarren udalerria izango da, Frantziako Tulle, Portugaleko Lousada eta estatuko Monroy (Extremadura) eta Fuentepelayorekin (Segovia) batera. Alkateaz gain, Bilduko Luisma Diez, PSEko Jose Angel Rodriguez, PNVko Jose Ignacio Irastorza, PPko […]

Continue Reading 0