Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute Andoaingo VII Piano Jaialdian

Gazteria | Kultura 2012-02-09 | 0

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute aurreko asteburuan burututako Andoaingo VII Piano Jaialdian, SEIASLE Elkartea eta Andoaingo Udalak antolatuta. Jaialdiak hiru maila ditu piano bakarlaria kategorian eta beste hiru maila pianoa lau eskuetara modalitatean, eta bertan parte hartu dezakete 18 urte azpiko piano jole guztiak. Aurten 887 piano jole aurkeztu dira eta horietatik […]

Continue Reading 0

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu dute udal zinegotzi eta teknikariek

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-02-09 | 0

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu zuten atzo udal zinegotzi eta teknikariek. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz. Bideo honetan bigarren saioko irudiak eta elkarrizketak ikusi ahal dituzue.    

Continue Reading 0

Zumardiko merkatua berregituratuko du Udalak herriko komertzioari bultzada berri bat emateko

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa 2012-02-09 | 1

Errenteriako Zumardian astelehenero burutzen den merkatuaren berregituraketa egiteko lanean ari da Udala. Aldaketa honek postu gehiago egotea, garbitasuna hobetu eta merkatu berari bultzada bat emateko asmoa du. Jon Txasko Errenteriako Ogasuneko zinegotziak azaldu duenez, berregituraketaren helburua “saltzaile eta erosleek baldintza hobeak izatea” da eta merkatuari “ahalik eta balore handiena” ematea da. Izan ere, Txaskoren hitzetan, […]

Continue Reading 1

Berdintasun Arloa: “Indarkeria matxistaren errealitatea da 2012ko erronkarik handiena”

Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean 2012-02-06 | 2

“2012an daukagun erronkarik handiena indarkeria matxistaren errealitatea hobeto ezagutzea da,  emakumeei arreta ematen dieten zerbitzuekin lan egitea eta koordinazio handiagoa lortzea”, azaltzen du Maite Blancok, Errenteriako Udaletxeko Berdintasun Arloko teknikaria. Orain dela aste bete baino ez indarkeria matxista salatzeko kanpaina bat jarri berri dute martxan hain zuzen Errenterian genero berdintasuna helburutzat duten bi udal organoen […]

Continue Reading 2

Inauteriek eta Santa Agedak markatuko dute otsaileko Kultur Agenda

Kultura 2012-02-03 | 0

Inauteriak eta Santa Agedako ospakizunak izango dira Errenteriako otsaileko Kutur Agendaren ardatz. Lehenengo astean literatur solasaldietara azaltzeko aukera izango dugu udal liburutegian. Hilaren 4ean Santa Agedako koplak entzungo dira herrian zehar. Ikus-entzuneakoak ere bere espazioa izango du, Mikelazulo elkarteak dokumentalak proiektatuko baititu zine txiroko zikloaren barruan. Bigarren astean hainbat musika ekitaldi burutuko dira,  txitu dianak […]

Continue Reading 0
DSC_0001

Berdintasun Kontseiluak indarkeria matxistaren aurkako puntu lilak banatu ditu herrian

Berdintasuna | Herri Biziaren Bidean 2012-02-03 | 2

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak indarkeria matxistaren kontrako puntu lilak banatu ditu herriko komertzioetan zehar “Hemen ez dugu emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen” leloarekin. Kanpaina honen markoan, hurrengo komunikatua argitaratu du Berdintasun Kontseiluak: “Emakumeek jasaten dugun indarkeriak bereziki arduratzen gaitu eta horren aurrean zerbait egin behar dugulakoan gaude. Zoritxarrez gure herrian ere bizi dugun errealitate bat da. Gogora […]

Continue Reading 2

Eguraldia hobetu bitartean ehiza debekatu du Udalak

Landa garapena 2012-02-03 | 0

Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumeneko Sailak, datozen egunetan zehar aurreikusten diren elurte eta izozteak direla eta, ehiza debekatu du eguraldia hobetu bitartean. Erabaki hau Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Jon Urigüen diputatu foralak martxan jarritako ekimenarekin bat egiten du: Ehizaren Legedian kokatzen den arlo zinegetikoari buruzko ekintza protokoloa zoriko egunetarako. Ondorioz, fauna basatiaren egoera ahula […]

Continue Reading 0