Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar
Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea. Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda, Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. […]
Aurrekontuak onartu dituzte, aurkako boturik gabe
Gaur onartu dira 2012rako aurrekontuak. Aurkeztu den proposamenari baiezkoa eman diote Bildu eta Errenteriako Ezkerra taldeek (9 boto guztira), eta abstentzioa hautatu dute PSE-EE (7 boto), EAJ (3 boto) eta PP (2 boto) alderdiek. Julen Mendoza alkateak eskertu egin die oposizioko alderdiei erantzukizunez jokatu izana. Errenteriako Ezkerrako ordezkari Jose Manuel Ferradasek “aurrekontu onak” direla azaldu […]

Udal Aurrekontuen proposamenaren aurkezpena Reina aretoan
Reina Aretoan Julen Mendoza Alkateak, Jon Txasko (Bildu) eta Jose Manuel Ferradas (Errenteriako Ezkerra) zinegotziekin batera 2012ko Udal Aurrekontuen proposamena aurkeztu du. 45 herritar izan dira entzuten. Aurreko aurrekontuekiko, hauek izan dira diru partidetan igoera nagusiak: Ingurumena + %142 Berdintasuna + %20,8 Gizarte Zerbitzuak + %6,6 Kultura eta Hezkuntza + %6,5 […]
Udal aurrekontuen proposamena: Plan Estrategikoa ardatz
Datorren abenduaren 20ko Udal Batzan onartua izateko aurkeztuko den 2012rako Udal aurrekontuak Plan Estrategikoa izango du oinarri. Urte honetan abian jarriko den proiektu zabal honi Udalak berebiziko garrantzia aitortzen dio, eta horrek isla izango du aurrekontuetan. Plan Estrategikoa: 165.000 € Honi lotuta, Udal Planean azaltzen den bezala, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berplanteatu behar da 2012an. […]
Herritarrei Udal aurrekontuen proposamena azaltzeko bilera
Herritarrei Udal aurrekontuen proposamena azaltzeko bilera datorren abenduaren 16an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Reina Aretoan 2012rako Udal aurrekontuaren proposamena eta 2012-2015 aldirako finantza-ekonomia planaren berri emango da. Udalaren webgunean bi dokumentuak ikusteko aukera dago.
Julen Mendoza: “Hemen sortu dugun giroa ezin dugu utzi itzaltzen”.
Merkatuzarreko ekitaldiaren ostean, Erreneriako alkateak aurkezpenean bizi izandakoak azaldu ditu.

Zinegotziak Herri Biziaren aurkezpenean
Ezkerretik eskuinera: Maite Peña (EAJ), Asier Mujika (Bildu), José Manuel Herzog (PP), Julen Mendoza (Bildu), Unai Unsuain (Bildu), Jon Txasko (Bildu), Irune Balentziaga (Bildu), Jose Manuel Ferradas (Errenteriako Ezkerra), Garazi Lopez de Etxezarreta (Bildu), Luisma Diez (Bildu) eta Alazne Korta (Bildu)

350 agente baino gehiago Udal Planaren aurkezpenean
Eskualdeko udaletako ordezkariak: Oiartzungo alkate Aiora Pérez de San Román, Lezoko alkate Ainhoa Zabalo, Pasaiako alkateorde Juanra Cano, eta Donostiako lehen alkateorde Josu Ruiz. Horiez gain, Errenteriako alkate ohi Sabino Olaizola eta Adrián Lopez Villegas. Gainera, bertan izan dira ere Gipuzkoako Ingurumena eta Lurralde Antolaketa diputatu Juan Carlos Alduntzin eta Berrikuntza diputatu eta Zuzendari Oskar […]