Errenteriak Añarbeko erreserba forestala gehiago ez atzeratzeko eskatu dio Aldundiari

Jasangarritasuna | Landa garapena 2012-02-15 | 0

Errenteriako Ingurumen Departamentuak idatzi bat helarazi dio gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari bilera bat eskatuz ingurumenaren aldeko hainbat gai tratatzeko, hauen artean Añarbeko erreserba forestalaren sorrera gehiago ez atzeratzeko eskakizuna. Jose Manuel Ferradas, Errenteriako Ingurumen zinegotziak, Julian Unanue Mendi eta Natura Inguruneko foru zuzendari nagusiari zuzendu zaio eskatutako bileraren gai ordena aurkeztuz. Jorratu beharreko puntuen artean […]

Continue Reading 0

Errenteriako langabetuek bere dekalogoa aurkeztu eta enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra

Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2012-02-13 | 2

Errenteriako langabetuen asambladak kontzentrazio bat burutu du gaur Herriko Enparantzan, astelehenero bezala, bere eskakizunak biltzen dituen dekalogoa aurkezteko eta, ondoren, enkartelada bat egin dute Kutxabank-en kontra krisiaren ondorioz bere etxeak ordaindu ez ditzazketen pertsonen kaleratzeak errefuxatzeko. Biteri kaleko Kutxaren aurrean kontzentrazioa eta ankartelada burutzen ari zirela Ertzaintzaren dozena erdi agente bertaratu dira eta bi langabetu […]

Continue Reading 2

Oarsoaldeko gazteek SMS lehiaketaren 6. edizioan parte hartzeko epea ireki da

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-13 | 0

SMS lehiaketaren 6. edizioa jada abian jarri da Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, eta bertan parte hartu nahi duenak, otsailaren 9tik martxoaren 9ra bitarteko epea izango du zabalik. Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute SMS bidez: zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke? Nahi adina mezu bidali […]

Continue Reading 0

Berdintasun Kontseiluak indarkeria matxistari buruzko lege aurreproiektuaren aurkako manifestuarekin bat egin du

Berdintasuna 2012-02-13 | 0

Errenteriako Berdintasun Kontseiluak Indarkeria Matxistaren Prebentziorako eta Biktimak Artatu eta Erabat Oneratzeko Lege aurreproiektuaren kontra dauden hainbat erakunde feministen alde azaldu da eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera arbuiatzen duen manifestuarekin bat egin du. Lege aurreproiektu honen inguruan “ez da izan publizitate nahikorik, ez eztabaidarik eta ez herritarrek parte hartzeko modurik”, diote ostiralean Bilbon manifestua sinatzeko bildutako […]

Continue Reading 0

Aldundiak ehizaren debekua indarrean jarraitzen duela gogorarazi du

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-02-10 | 0

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du hotz bolada dela eta, ehiza mota guztien debekuak indarrean jarraitzen duela. Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduak astelehenean aztertuko du martxan jarritako protokoloarekin jarraitu duen ala bertan behera utziko duen, eguraldiaren bilakaeraren arabera. Errenteriako Udala orain dela astebete hasi zen Aldundiak ezarritako debekua bermatzeko neurriak jartzen. Udalak herritarren laguntza eskatu […]

Continue Reading 0

Inauterietako programazioa aurkeztu du Kultura Departamentuak

Kultura 2012-02-10 | 0

Errenteriako Kultura Departamentuak Inauterietako programa aurkeztu du, bere baitan Kaldereroak, Inauteriak eta gozo-eltze igandeko ospakizunak barneratzen dituena eta 2012ko otsailaren 11tik 26ra bitartean burutuko dena. Programa hiru ataletan banatzen da:  kaldereroen kalejirak, (otsailaren 11 eta 12an);  inauteriak eta sardinaren ehorzketa (hilaren 16tik 21ra) eta gozo-eltze igandea, otsailaren 26an burutuko dena. Kaldereroak bihar hasiko dira bere […]

Continue Reading 0

Udalbatzak Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 miloi eurko bermea onartu dio aho batez

Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua | Udal antolamendua 2012-02-10 | 0

Errenteriako Udalbatzak Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 miloi eurko bermea onartu dio aho batez gaur goizean burututako ez oihizko bilkuran. Errenteria Garatuz Errenteriako Udalak osatutako sozietate bat da, bere xedea herriko ingurunea, irudia eta erakargarritasuna hobetzea delarik, bizi kalitaterako hobekuntzak proposatuz. Besteen artean, Sozietatearen helburuak garajeen eraikuntzak, urbanizazio lanak eta zaharberritzeak sustatzea dira.

Continue Reading 0

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute Andoaingo VII Piano Jaialdian

Gazteria | Kultura 2012-02-09 | 0

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute aurreko asteburuan burututako Andoaingo VII Piano Jaialdian, SEIASLE Elkartea eta Andoaingo Udalak antolatuta. Jaialdiak hiru maila ditu piano bakarlaria kategorian eta beste hiru maila pianoa lau eskuetara modalitatean, eta bertan parte hartu dezakete 18 urte azpiko piano jole guztiak. Aurten 887 piano jole aurkeztu dira eta horietatik […]

Continue Reading 0

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu dute udal zinegotzi eta teknikariek

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-02-09 | 0

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu zuten atzo udal zinegotzi eta teknikariek. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz. Bideo honetan bigarren saioko irudiak eta elkarrizketak ikusi ahal dituzue.    

Continue Reading 0