Errenteriako Udalak Niessen Merkatal Guneko arduradunei gardentasuna eskatu die
Errenteriako Udalean ordezkatutako Bildu, EAJ/PNV, PP eta Errenteriako Ezkerra talde politikoek Murias Center 4 SAren arduradunei gardentasuna eskatu diete gaur Niessen Merkataritza Gunean kokatutako lokala alokatzeko negoziaketen inguruan, ez baitute oraindik Eroski eta enpresa honek sinatu duten akordioaren berri izan. Aipaturiko talde politikoek prentsaurreko bat antolatu dute gaur enpresaren aldetik jasaten ari diren informazio ezak […]
Talde guztietako zinegotziak eta udal teknikariak parte-hartzea sustatzeko tailerretan elkarrekin ari dira
Errenterian urtarrilaren 25ean burututako udal parte-hartze tailerrei buruzko irudiak eta Elhuyar erakundeko antolatzaileei egindako elkarrizketa. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz.
Errenteriako langabetuek antolakuntza kolektibo baterantz lehen pausoa eman dute
Errenteriako ehun langabetu inguruk antolakountza kolektibo batetarantz lehen pausoa eman zuten atzo Herriko Plazan burututako asanblada batetan. Ekimen honen helburua zuzentasunez ordaindutako lanpostu duin bat edukitzeko eskubidearen alde ahaleginak batzea da. Asanbladaren antolatzileek eskainitako datuak hainbat mediok jaso dituzte eta, hauen arabera, Errenterian 2.745 pertsona daude langabeziaren erregistroetan (1.355 gizon eta 1.390 emakume), ia herriko […]
Herrien Astean izandako kurduek Errenteriako alkatearekin elkarrizketa argitaratu dute
Kurduak Ekialde Hurbileko herririk zaharrenetarikoa diren arren, ez daukate euren estatu propiorik. Bere lurraldea, Kurdistan, lau estaturen menpe dago: Turkia, Irak, Iran eta Siria. Gaur egun 40 milioi kurdu bizi dira herrialde ezberdinetan sakabanatuta, baina ez dute ahaztu nondik datoz eta bere erresistentzia aipatutako estatuen kontra ez da inoiz eten nahiz eta zapalkuntza bortitza jasan […]
Ehunka bizilagunek bere babesa adierazi diote bere etxea galtzeko zorian dagoen Beraungo familiari
Ehunka bizilagunek Beraun auzoan burututako kalejira batetan hartu zuten parte atzo Mª Carmen Marquez eta bere ahaideei, etxea erakunde finantzari baten menpe galtzeko arriskuan bizi direnak, bere babesa adierazi eta bizi duten egoera larria salatzeko. Erakunde ugari ere batu ziren mobilizaziora: Stop Deshaucios plataforma, Erlontzi Emakume Erakundea, Oarso babes taldea eta Beraungo Bizilagun Elarteak martxan […]
Parte-hartze tailerren bigarren saioa hurrengo asteazkenean burutuko dute Merkatuzarren
Errenteriako talde politiko ezberdinetako ordezkariak eta hainbat udal teknikarik parte hartuko dute asteazkenean Merkatuzarren Elhuyar erakundeak zuzentzen duen parte-hartzeari buruzko tailerretan.
Don Boscon tekonologia arloan sormena saritzeko hiru lehiaketa antolatu dituzte
Don Bosco Lanbide Heziketa Zentroak sormen teknologikoa saritzeko hiru lehiaketa antolatu ditu DBHeko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleek “eremu zientifiko-teknologikoaren barruan duten izpiritu sortzailea eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko” helburuarekin. Hauexek dira txapelketa modalitateak: – IdeiOn Bosco: Idei teknologiko eta zientifiko berriak aurkeztu daitzeke lehiaketa honetara. Garaile bakarra egongo da eta bere saria 500 euro […]
Auzo batzarren prozesuak aurrera egingo du parte-hartzaileek honen erabilgarritasuna adostu eta gero
Errenteriako auzo batzarren prozesu parte-hartzailearekin jarraitzea erabaki dute herriko Udalak eta auzo elkarteetako ordezkariek udal kudeaketarentzako duen erabilgarritasun handia dela eta. Horrela adostu eta jaso dute dokumentu batetan astelehenean prozesu honen balantzea egiteko antolatutako bilera baten ostean. Parte-hartzea sustatzeko batzar hauek azken hiru hilabeteetan zehar gauzatu dira: 15 bilkura antolatu ziren auzo guztietan eta denera […]
Gobernu Taldea: Auzitegi Nazionalaren sententziak ez dio herri honek behar duen normalizazio politikoari laguntzen
Errenteriako Gobernu Taldeak bere kezka eta atsekabea azaldu nahi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur herriko sei gazte espetxeratzeko erabakia hartu izanagatik. Erabakia gazte hauek SEGI erakundean zuten partaidetzan oinarritzen denez soilik, politikan parte hartzeko eskubidea eta bilera eskubidea urratzen dituela uste dugu. Honekin batera, gobernu Taldeak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die Xabier Lujanbio, […]