Irrien Lagunen klubaren Errenteriako herri batzordea sortu da

2012ko maiatzaren 16an Errenteriako Irrien Lagunen klubaren proiektua garatzen hasiko den batzordea eratzeko bilera egin zen. Lehen bilera honetan batzordera gonbidatu daitezkeen pertsona eta eragileen zerrenda osatu zen, eta herrian eskaintzen den aisialdiaren azterketatxo bat egin zen.

Bi gai horiek landuz abiatu da proiektua.  Bilera giro politean egin izana eta parte-hartze metodologia arin eta bizia nabarmendu zituzten bertaratuek egindako balorazioan. Errenetrian bezala, eskualdeko beste hiru herrietan ere aste berean sortu dira herrietako batzordeak.

Poliki-poliki, jende gehiagorengana eta esparru gehiagotara zabaltzen joateko asmoa dute batzorde hauek.  Hurrengo bilerak ekainean egitekoak dira. Parte hartu nahi baduzu, adi egon!

Informazio gehiago: http://www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/irrien-lagunak-oarsoaldean