Mahai teniseko klub berria sortu da Errenterian

Errenterian Mahai Tenis klub berria sortu dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak, “Club Deportivo Pontika Orereta de Tenis de Mesa” izenekoa.

Egiten dituzten jardueren berri emateko asmoz, ate irekiko jardunaldi sorta bat antolatu dute. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira, larunbatero, 10:00etatik 13:00etara Beraungo Auzo Elkartearen egoitzan.

Argibide gehiago behar izanez gero deitu 617.769.949 telefono zenbakira.

Udal Kirol Patronatutik aipatu klubak antolatutako ate irekiko jardunaldietan parte har dezazuen animatzen zaituztegu.