Paco Bueno klubak Madalenetako jaien aurreko boxeo ekitaldia burutuko du gaur

Paco Bueno klubak, urtero bezala, Madalenetako aien aurretik ospatzen duen boxeo ekitaldia antolatu du gaur 20:30ean Beraungo frontoian dagoen gune balioaniztunean, futbol zelaiaren ondoan.
Bi borroka ‘neoprofesional’ ikusi ahal izango dituzte bertara azaltzen direnek: Jon Nagore eta Fernando Suarez, Paco Bueno klubekoak, Gasteizko Yakoba eta Zaragozako Josuren aurka neurtuko dira, hurrenez-hurren.
Beste hainbat norgehiagoka izango dira ere: Paco Buenoko 18 urteko Mohamed gaztea Gasteizko David izango du arerio; Paco Buenoko Jose Caballero Gasteizko Mafuren aurka, Anoetako Leandro Berruete Zaragozako Josuren kontra eta Zumaiako Lito Gasteizko Zakariaren aurka.
Alfonso Gónzalez ‘Zamorita’ entrenatzaileak azaldu duenez, 15 urteko bi bixkien arteko erakustaldia izango da ere, biak Paco Buenokoak eta Alfonso eta Adolfo izenekin.
Bi emakume gazte ere izango dira ring-ean: Paco Buenoko Paola Bilboko Isabel Rodriguezen kontra oilar pisuan eta Paco Buenoko Iris Violeta Gonzalez bilbotarraren aurka luma pisuan.
Sarrerek 15 euroko prezioa izango dute eserlekuarekin, 12 euro sarrera orokorrak eta 5 euro haurrena.