Euskadiko Trialsin Txapelketa, igande honetan Txoritokietan

Urriaren 21ean (igandea), San Markoko Txoritokieta eremuko Berrozpi parajean, 10:30ean hasita, trialsin proba egingo da. Proba hau Euskadiko Txapelketarako baliagarria da eta “Errenteriako Euskal Txirrindulari Kirol Elkarteak” antolatu du Udal Kirol Patronatuarekin lankidetzan.