Kutsadura elektromagnetikoari buruzko hitzaldia

Koldo Mitxelenako Guraso Elkarteak frekuentzia elektromagnetikoei buruzko (eskuko telefonoak, telefonia mugikorreko antenak, wifia, goi-tentsioko antenak, mikrouhinak, …) hitzaldi batera gonbidatzen zaituzte. Gure osasunari eragiten al diote? Eta gure seme-alaben osasunari? Aipatutako teknologiak instalatzeko garaian jarraitzen al da osasun-babes protokoloren bat? Zer dio legeak? Zer diote adituek? Eta norberak zer egin dezake?

Guraso Elkarteak gai honi buruzko hausnarketa egin nahi du. Ikastetxeko zuzendaritza taldearekin batera azterketa bat egin da neurtzeko ikastetxean zenbateko eragina duten frekuentzia horiek (Markolako eta Biteriko wifia 2.0 geletan, Olibet eta Biteri eraikinen inguruan dauden telefonia-antenak).

Hitzaldia martxoaren 13an, asteazkena, izango da Biteri eraikineko liburutegian 17:00etan. Hizlaria Geobiotek-eko (azterketa egin duen enpresa) Asier Arregi izango da eta aukera izango dugu gure zalantza guztiak argitzeko. Horretaz gain, Asier Arregik egunerokotasunean erabiltzeko higiene elektromagnetikoari buruzko jarraibideak ere emango dizkigu.

Hitzaldira etortzeko asmoa baldin baduzu, apuntatu zaitez e-mailez izapi_kmitx@yahoo.es helbidean, aipatua zenbat pertsona etorriko zareten, edo telefono honetara deituz 619354221 (Amaia).