Beraundarrek jaiak ospatuko dituzte gaurtik hasita

Beraungo festak_kartelaGuadalupeko Amaren omenez jaiak ospatuko dituzte beraundarrek datozen hiru egunetan. Gaur, hilak 6, jaurtiko dute jaiei hasiera emango dien suziria 18:30ean. Une horretatik aurrera bizilagunek izango dute non aukeratu: buruhandiak, behitxo eta ponyak, kontzertuak, hainbat txapelketa, haur zein helduen danborrada…

Egitaraua:

Irailak 6, ostirala

  •  18:30ean: Beraungo Auzo Elkarteko terrazatik jaiei hasiera emateko suziria. Jarraian, eta leku berean, ohiko maskleta izango da soinu handiarekin.
  • 18:45ean: Buruhandiak auzoko kaleetan, Pasai txarangaren laguntzarekin
  • 19:00etan: Behitxoak eta ponyak adin guztietarako jendearentzat, Pablo Sorozabal plazan.
  • 20:30ean: “Sardinada” Auzo Elkartearen beheko aldean.
  • 22:00etan: Disc-Jokeya Luis Mariano plazan.
  • 23:00etan: O’Club taldearen kontzertua Pablo Sorozabal plazan.

 Irailak 7, larunbata

  • 10:00etan: Haurrentzako jokoak-puzgarriak adin guztientzat (Battlefield) Luis Mariano plazan.
  • 10:30ean: Igel, Toka eta Bote tiraketa Beraungo erretiratuen terrazan.
  • 11:00etatik 13:00etara: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
  • 12:00etan: Bide segurtasun zirkuitua eta aparra Pablo Sorozabal plazan.
  • 16:00etan: Bote txapelketa Juantxo tabernan.
  • 16:00etatik 20:00etara: Haurren xake txapelketa (8-14 urte bitartekoak) Beraun-Bera elkartean.
  • 17:00etan Haur danborrada auzoko kaleetan zehar Pasai txarangarekin, Pizza Sprint-en laguntzarekin.
  • 18:00etan: Beraungo erretiratuen egoitzan dantzaldia, Aureliorekin.
  • 18:00etan: Beraun auzotar koruaren emanaldia. Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30ean: Murixka Dantza Taldearen erakustaldia eta Zrumba eskolak. Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30etatik 20:30ak arte: Urrunetik gidatutako Auto erakusketa Luis Mariano plazan.
  • 23:00etan: Helduen danborrada auzoko kaleetan Pasai txarangaren laguntzarekin.
  • 23:30ean: Berbena Pablo Sorozabal plazan Tzunami taldearen eskutik. Tartean, zezen suzkoa eta su artifizialak erreko dituzte.

Irailak 8, igandea

  • 11:00etan: Pala txapelketa Beraungo frontoian.
  • 11:00etan Xake txapelketa Beraun-Bera elkartean.
  • 11:00etatik 13:00etara: Pilates Ikerketa Estudioan jardunaldi irekia.
  • 11:30ean: Herri kirol parte hartzailea Pablo Sorozabal plazan.
  • 12:00etan Ama Guadalupekoaren omenez meza nagusia auzoko parrokian.
  • 12:30ean: Etxean egindako Parara tortila lehiaketa, Pablo Sorozabal plazan.
  • 17:00etan: Angel magoaren ikuskizuna Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:00etan: Txokolatea haur guztientzat Pablo Sorozabal plazan.
  • 18:30ean: Buruhandien irteera Pablo Sorozabal plazatik.
  • 19:00etan: Aparteko festa amaiera: mexikar festa, karaokea, mariatxiak, bitxilore dastatzea (800 soinu-w-ekin) eta bukatzeko azken traka.