Olibet-Ugarritzeko bizilagunei jakinazpena

Udaltzaingoak honako jakinarazpena egiten die Olibet-Ugarritzeko bizilagunei:

Olibet-Ugarritzeko bizilagunei jakinarazten diegu, DANTZAGUNEA ARTELEKU LEKUONA obrak direla eta, maiatza amaiera arte Lekuonako aparkalekua ezin izango dela erabili.

Honegatik beragatik, eta sorraraziko den aparkaleku arazoa dela medio, Olibet-Ugarritzeko zonaldeko baimenduei, Zentroko (1 zonaldea) eta Iztietako (2 zonaldea) zonaldean aparkatzea baimenduko zaie maiatzera bitarte.