Erromes Bidearen 5.etapa egingo du Urdaburuk urriaren 17an

Irailean 4.etapa egin zuten
Irailean 4.etapa egin zuten

Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen 5.etapa antolatu du datorren urriaren 17rako. Irantzuko santutegitik Ganuzarako bidea egingo dute 5 ordu inguruan. Bidean Lazkua menditik eta Eraul, Larrion eta Aramendia herrietatik igaroko dira.

Zumardiko autobus geltokitik aterako dira 07:30ean. Izena eman nahi duenak elkartera gerturatu beharko du astearte edo ostegunetan 19:30etik 21:30era edota 943 52 78 79 telefonora deitu egun eta ordu beretan.