Oarso 2015 aldizkaria erosteko aukera dago oraindik

Oarso2015Aldizkaria 7€ren truke eskuratu daiteke udaletxearen beheko solairuan dagoen Udal Artxiboan. Udalak jakinarazi du aurten lehen aldiz Oarso aldizkariak gehigarri bat duela Koldo Mitxelena herriko hizkuntzalari ospetsuaren jaiotzaren mendeurrena bete dela ospatzeko. Gehigarri horren aurreko eta atzeko orrialdeak Antonio Valverde “Ayalde” errenteriarraren obrak dira.

Artikuluei dagokienez, gaiak oso anitzak dira.  Papelera Españolaren (gaur egun Papresa) fundazioaren 125. urteurrenari buruzko artikulua, 500 urtez Errenteriako udal zerbitzura egon diren txistulariak, Pasaiako zentral termikoaren desagerpena, Mikelazulo Elkartearen 20. urteurrena, Lanbide Hastapenerako Zentroaren 25. urteurrena, Conde de Polentinos artxibategian jasotako Errenteriako aspaldiko argazkiak, Antonio Valverde “Ayalde” margolariaren jaiotzaren mendeurrena, eta Cafeteras Omega enpresaren historia, besteak beste.

Horietaz gain, ohikoak diren beste hainbat gai daude, hala nola, Musikaste, Eresbil, Artisautza Azoka, Ereintzak antolatutako Ipuin lehiaketan saritutako lanen argitalpenak, Berdintasunerako Sailak deitutako “Mariasun Landa” Sariak eta EHGAMek deitutako “Madelon” sariak.