“Zu gabe” antezlana abenduaren 13an Mikelazulon

zu gabe
Antzezlaneko uneetako bat (argazkia: Goiena)

Igande honetan, abenduaren 13a, 19:00etan “Zu gabe” antzezlana eskainiko dute Mikelazulo Kultur Elkartean 2015eko ZIZT! antzerki zikloaren baitan. Alex Tellok idatzi eta zuzendutako antzezlan honetako protagonistak Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa dira. Esaldi bakarrean laburbildu dute obra: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen”.

Eraldaketarako liburuak

Bestalde, Mikelazuloko kideek “eraldaketarako” zenbait liburu irakurtzeko gonbita luzatu dute. Hala nola, Bizitzaren pintzelkadak, Nola belztu behar zuria, Lur beldur, Contrapublicidad, ¡Quiero dinero!, Gerrak ez du izenik, La doctrina del shock, Aitorrek bi ama ditu, Gela bat norberarena, El hombre que amaba a los perros eta Somos pobres en euros, pero ricos en pelos de coño liburuak gomendatu dituzte “pentsamendu kritikorantz bidaia” egiteko.

Informazio gehiago: mikeladenda.blogspot.com