Ontziratu zaitez! Dendetatik sukaldera, usain eta hondakinik gabe

Cartel_Ontziratu_errenteriaUrriaren 3an Errenteriako Udalak, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, Ontziratu zaitez kanpainaren berpizteari ekingo dio hiriko 10 establezimendurekin batera.

2014an ONTZIRATU ZAITEZ kanpaina jarri zen martxan Oarsoaldeko herrietan. Kanpaina horren helburua arrandegi eta harategietan egiten diren erosketetan ontzi edo tuperrak erabiltzea da, paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztuz.

Errenteriako Udalak, 2015ean onartutako Hondakinen Prebentzio-planean “Ontziratu zaitez” kanpaina publikoa berpiztea jasotzen da. Ekintza hori burutu asmoz, datorren urriaren 3an Errenteriako 10 arrandegi eta harategik pauso bat haratago eramango dute proiektua.

Abantailak erosketak egiterakoan

Guztien nahia Errenterian erosketetan ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten herritarrak ugaritzea izanik, hondakinen sorrera saihestuz, dendara ontziarekin datozen pertsonek besteekiko abantailak izango dituzte.

Honela, urriaren 3tik aurrera, erosketa etxetik eramandako ontzian hartzeagatik 5 zentimoko deskontua egingo dute hurrengo 9 establezimenduetan:

  • HARAGITEGIAK: Elizetxea, Mikel Mitxelena, Peio, Buenavida Hestebeteak.
  • ARRANDEGIAK: Aguado, Oiartzun, Mari Ixabel, Ritxar, Maite Bakailuak eta Ahorramás denda.

Azken honetan ontzi berrerabilgarriak ekartzen dituzten bezeroei ilaran lehentasuna emango zaie garbitu gabeko arrainaren ilaran.

Neurri hauek ezartzeko garaian, bai Udalaren bai Kutxa Ekogunearen laguntza izango dute dendariek. Komunikazio kanpaina bat ere egingo da ekimenaren berri emateko.

Kanpainaren Kartela