Konpostaguneetako hurrengo jarraipen-bisitak azaroaren 29an

Agustinak | Alaberga | Fanderia | Gaztaño | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-11-28 | 0

KonpostaGuneErrent1Hurrengo asteartean azaroak 29, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara 8. jarraipen-bisita egingo du Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitza-enpresak.

Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituzten teknikariak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga. Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, 628 532 303 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo bestela ondorengo epostara idatzi: auzokonpostae@errenteria.eus.

Oraindik auzo-konposta egiten ez duten eta parte hartzeko interesa duten herritarrek, halaber, goian aipatutako bideak erabil ditzakete Izadi 21 aholkularitza-enpresarekin harremanetan jartzeko.

Ikuskaritza egutegia ezagutzeko edo gaiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Udalak herritarrak Errenteriako ingurumen atarian sartzera gonbidatzen ditu: http://ingurumena.errenteria.eus/

Etxeko konpostan ere laguntza

Bestalde, Izadi 21eko teknikariek etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen die, konposta egiteko orduan sor daitezkeen zalantzei erantzunez, intzidentzien inguruko informazioa jasoaz, eta parte hartzen duten familien eta udalaren arteko zubi-lana eginez.  Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, honako posta elektronikora idatz dezakete: etxekonpostae@errenteria.eus.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna