2017ko aurrekontuen laburpena prestatu du Udalak

20161202_110552Udalak argitaratu ditu 2017rako aurrekontuak eta Gardentasun atarian daude ikusgai. Laburpen bat ere prestatu da, hiritarrek inbertsioak errazago uler ditzaten. Honako estekan klik eginda kontsultatu daiteke.

Irisgarritasunean (Alabergako igogailuetan) izango da inbertsiorik handiena; eta kultura ardatz izango dute aurrekontuek, horren erakusgarri, Beraunko Kultur etxea. Emakumeen etxearen eraikuntzak ere garrantzia handia izango du. Bestalde, auzo batzarretan egindako proposamenak ere (garbiketa, errepideen txukunketa eta SAC zerbitzua) aintzat hartuko dira.