‘Aloys’ filma ikusi ahal izango da bihar Ozzinema ekimenaren barruan

ALOYS_poster

Ozzinema zineklubak urte berri bat hasten du, ezberdin eta bakarra den zinema saio batekin. 2017 urteko lehen filma Suitzatik dator, sari ugari bildu ditu eta Gipuzkoan izango du bere lehen emanaldia. Errenterian Ozzinemak

‘ALOYS’ estreinatzen du.

Pelikula honek, Tobias Nölle suitzar zuzendariaren apustu ausarta eta berritzailea, Berlingo Zinemaldiaren Panorama saileko FIPRESCI saria eta Las Palmas Zinemaldiaren Publikoaren Saria lortu zituen, besteak beste. Film honen istorioan eta bere zuzendariaren lanean, Ozzinema filosofiaren eredu bikaina dugu ‘Aloys’.

Saio honetan Kristina Zorita, kazetari, zinemazale eta Ozzinemaren laguna, izango da ikuskizun zoragarri honi pauso emateko. Abenduaren 2an zinemetan estreinatu ondoren, Zoritak pelikula hau gomendatu du hainbat aldiz, eta horregatik emanaldi honetan film honen pasioa eta babesa kutsatuko ditu.

aloys3‘ALOYS’ filma urtarrilaren 12an, osteguna, 19:30etan ikusgai izango da Errenteriako Niessen zinemetan. Sarrerak salgai Niessen Kulturgunean (4€).

ALOYS by Tobias Noelle / Georg Friedrich as Aloys ©Hugofilm / Simon Guy Faessler
ALOYS by Tobias Noelle / Georg Friedrich as Aloys
©Hugofilm / Simon Guy Faessler