Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da

sortzaileen mugikortasunerako programaSortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da 2017ko otsailaren 17ra arte. Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du xede. Proiektu honen bidez, parte-hartzaileek eta bazkide diren erakundeek topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak josi, ideiak lotu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatu ahal izateko.