Familientzat dantza tailerra izango da martxoaren 11n

dantza tailerra amonarrizErrenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta OarsoIrriak elkartearekin batera, Familientzako Tailerra antolatu dute Leire Amonarrizen eskutik. Martxoak 11an, larunbatez, izango da 11.30etik 13.00era Dantza gelan (3.solairuan, Niessen kulturgunean). Ikastaroa doakoa da,  dantza@kukai.eus  helbidera idatzita.

Tailer honen helburuak belaunaldi ezberdinetako familia-kideek dantza, musika eta arte plastikoen inguruan esperientzia aberasgarri bat izatean datza. Gorputza izanik espresiorako instrumentu garrantzitsuena gure lanak arte desberdinen arteko erlazioetan du abiapuntua, honela artearen lenguaiarekiko esperientzia globala bultzatzen dugularik.

leire amonarrizEra askotako jarduerak proposatuko ditugu: dantza tradizionalak, abestidantzatuak, inprobisaketa eta konposaketa ariketa zuzenduak, perkusio-txikiko instrumentuekin musika-jokuak,…guztiak ondorengo gaitasunak lantzeko helburuarekin: zentzumenen garapena, erritmoa eta musikalitatea, koordinazioa, trebetasun sozialak, lidergoa, adierazpen artistikoa eta sormena.