Segurtasuna bermatzeko trafikoan kontrol zorrotzagoak ezarri ditu Udalak

garraioak trafikoa autobusa

Mugikortasunean istripuak ekiditeko ekimenak martxan jarri ditu Udalak. Alkoholemia kontrolak egin ditu, harrapaketen aurkako kanpaina abiatu du eta ikastetxetarako garraioa kontrolatu du.

Urtarrilean zehar alkoholemia kontrolak egin dituzte Udaltzainek asteburutan. 80 gidariri egin zaie alkoholaren froga eta hiruri drogena. Inork ez du positiborik eman.

Aste honetan zehar autoz harrapatutako istripuak sahiesteko kanpaina abian da. Semaforoa gorrian dela kalea gurutzatzeak dituen arriskuei buruz kontzientziatzea da helburua. Horretarako Ertzaintza eta Udaltzaingoak elkarlanean jardun dute. Astelehenean, adibidez, 725 pertsonaren jarduna kontrolatu zen.

Eskola garraioa

Ikastetxeetarako zerbitzua ematen duten lau enpresatako autobusei ere kontrolak egin zaizkie eta aztertutako 9 autobusek gainditu egin dituzte frogak. Baimen eta dokumentazio egokia zeukaten guztiek, baita segurtasun uhalak ere. Gidariek alkoholemia frogak egin zaizkie eta inork ez du positiborik eman.