Ganbara abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan basilikan

20170309_112925Oñatiko Ganbara abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbat honetan Maria Magdalenaren basilikan. 20:00tan izango da kontzertua eta doakoa izango da. Antolatzaileen esanetan, goi-mailako abesbatza da Oñatikoa. Iazko urrian Espainiako Estatuko abesbatza txapelketako lehen saria irabazi zuen. Orain nazioarteko txapelketa baterako prestaketa lanetan dabiltza eta herrian egingo duten kontzertuaren lagin bat harako egiten ari direnaren berdina izango da.

Aitor Biain Bidarte da abesbatzaren zuzendaria.