Eskaparate lehiaketa bat izango da Emakumeen Euskal Bira sustatzeko

emakumeen-bira-2017-cartelMaiatzaren 2ean Errenterian “Emakumeen Euskal Bira 2017” nazioarteko txirrindularitza probaren azken etapa izango da. Proba horretan 18 talde lehiatuko dira, Euskadi, Italia, Ingalaterra, Herbehereak eta abarretatik etorriak, eta komunikabide ugari bertaratuko dira. Horretaz gain, ETBk ere zuzenean emango du proba.

Txirrindularitza probaren eta oro har emakumezkoen kirolaren aldeko giroa sortzeko, Errenteriako Udalak ekitaldi batzuk antolatuko ditu apiril eta maiatzean Emakumearen Bira egingo dela-eta. Ekitaldi hauen lehenengoa Errenteriako saltokien arteko txapelketa izango da, txirrindularitzarekin eta bizikletaren munduarekin zerikusia duten gaiak erabilita erakusleihoak apaintzen anima daitezen, apirilaren 15etik proba egunera arte.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten saltokiek, mezu bat bidali beharko dute kirolak@errenteria.eus posta elektronikoko helbidera, establezimenduaren izena eta helbidea adierazita.

Dekorazioa egiteko txirrindularitza materiala behar izanez gero, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak ekipamendu motaren bat eskaintzen saiatuko da. Horretaz gain, parte hartuko duten taldeen argazkiak eta “Emakumeen Euskal Bira”rekin zerikusia duen publizitate materiala emango zaie. Udalak aipamen berezia eskainiko dio establezimendu irabazleari.