Ur horniduraren zerga-bilketaren epea ireki da

udala_logoaOgasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2016ko 4. hiruhilekoari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko, 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoa betez. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua adierazten dira.

Hori guztia ondoko arau hauen arabera:

  • Agertzen den tokia: Errenta eta Exakzioak Zerbitzua.
  • Aztertzeko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik HILABETE BAT.
    Desadostasuna adierazteko epea: HILABETE BAT, b) puntuan adierazi bezala, arauzko birjapeneko errekurtsoaren bitartez.
  • Errekurtsoa tartejartzen deneko organoa: Alkatea.
    Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera-Erregistroa, bulego ordutan.
    Errekurtsoa tartejartzearen eraginak: Aipatutako Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.
    Zergabilketa epea: 2017ko MARTXOAREN 21etik MAIATZAREN 9a arte, biak barne.
    Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.
  • Sarrera modua: Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.
    Jendaurrean jartzen dena guztion ezagupenerako.