Auzo-konposta egiteko hirian dauden guneetako jarraipen-bisitak burutuko ditu Udalak martxoaren 28an

Hurrengo asteartean, martxoak 28, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten edo etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

auzokonposta

Ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko diraFanderiako gunetik eta aurreko jarraipen-bisiten antzera, honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak, Gaztaño eta Alaberga (Alabergako gunearen ikuskaritza egiteaz gain, auzo horretan kokatutako Uztargi haur-eskolan dagoen konpostatze-puntuaren bisita ere egiten du aipatu enpresak). Jarraipen-bisita hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, 628-532-303 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo bestela ondorengo epostara idatzi, hurrengo astelehena baino lehen: auzokonpostae@errenteria.eus.

Oraindik auzo-konposta egiten ez duten eta parte hartzeko interesa duten herritarrek, era berean, goian aipatutako bideak erabil ditzakete Izadi 21 aholkularitza-enpresarekin harremanetan jartzeko.

Gaiari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Udalak herritarrak Errenteriako ingurumen atarian sartzera gonbidatzen ditu: http://ingurumena.errenteria.eus/

Bestalde, etxeko konposta egiten duten herritarrei ere aholkularitza eta laguntza zuzena eskaintzen zaie, konposta egiteko orduan sor daitezkeen zalantzei erantzunez, intzidentzien inguruko informazioa jasoaz. Erabiltzaileek zalantzak izanez gero, honako posta elektronikora idatz dezakete: etxekonpostae@errenteria.eus.