Urdaburuk txangoa antolatu du apirilaren 8rako

Urdaburu 75

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren 2.etapa antolatu du apirilaren 8rako. Ibilaldia Belagoan kokatzen diren Arrakoko ermita eta bentatik, Orhyn azpian dagoen Iturzaetako lepora izango da. Bidean Mintxateko bailararen buruan kokatzen diren Lapatia eta Utururdinetako lepoetatik eta Gaztarriako gailurretik igaroko da. Zeharkaldia denera 6 ordukoa izango da.

Hasierara hurbiltzeko bidaia luzea denez, irteera 7retan izango da Zumardiko autobus geltokitik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin, egun eta ordu beretan.