Errenteria Musikaleko ikasleen entzunaldiak izango dira aste honetan

Artxibo irudia

Errenteria Musikalek hainbat entzunaldi antolatuko du, aste honetan. Entzunaldi hauetan bai talde instrumentalen, bai dantza taldeen eta bai bakarlarien lanak ikusi eta entzuteko aukera izango da.

Ondorengoa izango da egitaraua:

  • Apirilak 4, asteartea: 18:30 ean , taldeak eta bakarlariak Niessen Kulturguneko Entsegu gelan (2 solairuan).
  • Apirilak 5, asteazkena: 18:00etan eta 19:00etan, piano entzunaldia, Errenteria Musikaleko Orkestra Gelan (1 solairua).
  • Apirilak 6, osteguna: 18:30ean eta 19:30ean, talde entzunaldiak, Niessen Kulturguneko Entsegu gelan (2 solairua).
  • Apirilak 7, ostirala: 17:30ean, trikitixa eta eskuisoinu entzunaldia Errenteria Musikalen Orkestra Gelan (1 solairua).