Larunbatean Errenteriako Haurrentzako Akuatloiaren lehenengo edizioa izango da

Ekainaren 24ean (larunbatean) Haurrentzako Akuatloiaren lehenengo edizioa burutuko da 7 urtetik aurrerako haurrentzat Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, BeOne Errenteriak antolatuta, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.

2017akuatloia

Kategoria bakoitzean distantzia desberdinak izango dira adinen arabera. Proban metro batzuk igerian egin ondoren lasterketa bat egingo da oinez.

Maila

IGERIKETA

LASTERKETA

Benjamin-aurrekoak (2009-2010)

25 m.

300 m.

Benjaminak (2007-2008)

50 m.

500 m.

Alebinak (2005-2006)

100 m.

700 m.

Infantilak (2003-2004)

200 m.

1.000 m.

Kadeteak (2001-2002)

200 m.

1.000 m.

Igeriketa proba Fanderiako Igerilekuetan egingo da eta lasterketa proba Fanderiako bidegorriko gune batetik burutuko da. Akuatloia 10:00etan hasiko da.

Harpidedunentzako prezioa 3 euro da, eta harpidetzarik egin ez dutenentzat, berriz, 4 euro. Parte-hartzaileek asegurua izango dute.

Akuatloia parte hartu nahi duten haur guztiei dago irekita eta ekainaren 22ra arte eman dezakete izena Fanderiako Udal Igerilekuetako (943.34.44.23) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943.44.96.90) harreretan.