Alabergako haur eta helduen danborradetan parte hartzeko deialdia

Alabergako danborrada_11Alabergako danborradaren antolatzaileek, Madalenetan izango diren haur eta helduen danborradetan parte hartzeko deialdia egin diete herritar guztiei. Horretarako Alaberga auzo elkarteko lokalean izena emateko egunak honako hauek izango dira: ekainaren 22, 26 eta 27an 19:00etatik 20:00etara.

Halaber, zehaztu dutenez, kantinera gisa parte hartu nahi dutenek ere egun horretan eman beharko dute izena.