Emakumeen Etxearen 3. Batzarra egingo dute uztailaren 12an

Emakumeen etxearen 3 batzarra_kartelaUztailean abian jarri eta azaroan bukatu zen Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua.

2017rako zehaztu zuten bide-orrian prozesuan definitutako egiturak martxan jartzea aurreikusi zen, beste hainbat ekintzen artean. Orain arte bi batzar egin ditugu eta udako oporrak baino lehen hirugarrena egingo dute, uztailaren 12an, asteazkena 18:00etan Merkatuzarren.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi die Udalak, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!