“Errenterian 11 zapore” ekimenaren pintxoak jasotzen dituen aldizkaria argitaratu da

Errenterian 11 zapore aldizkariaNazioarteko Kultur aniztasunaren harira, “Errenterian 11 Kolore” egunean herriko Ostalariek “11 Zapore” ekimenean salgai jarri zituzten pintxoak biltzen dituen aldizkaria argitaratu da.

Hain zuzen ere, gastronomiaren bidetik kultura desberdinetara hurbiltzeko tabernek errezeta berriak eskaini zituzten maiatzaren 19ko asteburuan.

Horiek jatorri desberdinetako gastronomian oinarritu ziren gure herrira nahiz dastamenetara produktu eta egiteko modu desberdinak hurbilduaz. Besteak beste, Indiako, Mexikoko, Marokoko, Extremadurako nahiz Japoneko pintxoak biltzen ditu gure herriko tabernariek kuzinatutako aldizkariak.

Denera 20 pintxo biltzen dira aldizkarian. Horiek ezagutu ahal izateko hemen edota herriko liburutegian izango da aukera kontsultatzeko.