Alabergako igogailua abian; lanek jarraituko dute

Alaberga | Mugikortasuna 2017-08-24 | 0

20170823_092900Errenteriako Udalak gaur bertan jarri du abian, partzialki, Alabergako igogailu berria. Hala ere, lanek aurrera jarraituko dute inguruko urbanizazioa datozen asteetan bukatu arte. Hori dela eta, igogailuak ez du geldialdirik egingo bide erdian, pasealeku berriaren altueran. Lanok datozen astetan bukatuko dituzte.

Hiru alorretan jarraituko dute lanean:

  • 20170823_091125Inguruko bideen asfaltatzea. Egiteko hau irailaren erdialdean gauzatzea espero dute. Lan hauek bukatzerakoan erdibideko geltokia jarriko da indarrean.

  • Igogailuaren ondoko plazatxo berriaren urbanizazioa, bertan haur jolasak jarri dituzte.

  • Inguruko lorategien txukuntze eta errematea.

Lanak oraindik bukatu gabe egonik ere, gogorarazi beharra dago igogailua eraikitzeko aurreikusitako diru partida 1,5 milioi euro ingurukoa zela.

Igogailu hau martxan jartzea herri barruan mugikortasuna hobetzeko udalak duen planaren barruko beste urrats bat da. Egitasmo honen hurrengo atala Urdaburu kalea eta Galtzaraborda hiribidea lotuko dituen igogailua izango da. Lan hauek datorren urtean, hau da, 2018an gauzatuko da.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna