Geldialdi teknikoa dela-eta Fanderiako igerilekua itxi egingo da

Kirola 2017-09-07 | 0

fanderiaigerilekuakErrenteriako Udalak jakinarazten du, urtero bezala, Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze-lan direla-eta, irailaren 11tik 24ra (biak barne) Fanderiako Udal Igerilekua itxita egongo dela.

Igerilekua erabat hustu eta garbitu egingo da, eta, horretaz gain, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo dira.

Igerilekua ixteaz gain, iragazte-sistema aldatuko da eta ur bero sanitarioaren akumulagailua aldatuko da. Guztira 35.000 euroko inbertsioa egingo da gutxi gorabehera.

Egun horietan Galtzarabordako Udal Kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, igerileku eta fitness zentroa zerbitzuak eskainiz.

Era berean, Beraungo udal igerilekuen udako denboraldia datorren igandean, irailaren 10ean, bukatuko da.

Izen-emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran egingo dira (telefonoa: 943 44 96 90).

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna