Emozioaren eta arrazoibidearen artean erakusketa

Kultura 2017-09-28 | 0

0929-1014_Xabier Obeso_tailerraDatorren urriaren 2an, arratsaldeko 19:00tan zabalduko da Xabier Obesoren “Emozioaren eta arrazoibidearen artean” erakusketa Merkatuzar Kulturguneko José Luis Caso aretoan.

Asmo didaktiko garbia dauka Xabier Obesoren erakusketak. Ekimen honek artea herritarrengana gerturatzeko beharra du abiaburu, arte hau ulergarria izan dadin. Izan ere, ikaragarria da artearen eta publikoaren arteko distantzia, nahiz eta gaur egun baliabide aukera zabala eskura izan artea zabaltzeko.

Erakusketa interaktiboa da, proposamena da ikusle eta artistaren artean elkarreragina sortzea, aise eta era jolasgarrian. Horretarako, artista bera gogora dakarkigun pertsonaia bat gorpuztuko du. Honek argibideak emango dizkio erakusketako bisitariari, behatzeko molde berritzailea proposatuz, jolas gisara.

Bere obra filosofiko eta transzendentala dela esan liteke. Filosofikoa, bere baitako kezkak  islatzen dituelako koadroetan. Transzendentala, inkontzientean sakontzearekin batera ezagutzaren mugak gainditzen dituelako. Kultura guztiek partekatzen dituzten sinboloen hizkuntza erabiliz…

Artea emozioa da; hizkuntza artistikoa edo estiloa edozein izanda ere, abstraktuagoa nahiz figuratiboagoa izan daiteke, baina emoziorik gabe ez dago arterik. Arteak ez du arrazoibiderik behar, ezta azalpenik ere, soilik sentitu daitekeen zerbait da.

Urriaren 14a arte ikusgai izango da, astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna