Garabi zerbitzuko langileak Birkokatzeko Plana garatu du udalak

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera garabi zerbitzua publiko egitearen ondorioz bere lana gal dezaketen pertsonak Birkokatzeko Plana garatu du.

Udalak publikoki azpimarratu du behin baino gehiagotan TAO eta garabi zerbitzuetako langileen gaineko erantzukizun legala enpresena dela. Dena den, erakunde gisa, onartu du pertsona IMG_20170929_091528_097hauekiko duen erantzukizun morala. Hori dela-eta, Oarsoaldea, bailarako Garapen Agentziarekin elkarrizketak egin ditu langileak Birkokatzeko Plan bat egikaritzeko. Agentziaren helburuetako bat da langabezia gutxitzeko politikak garatzea. Horretan oinarrituta plan bat diseinatu dute: pertsona hauei babesa emateko, lana bilatzen laguntzeko, eta lehenengo urteetan akonpainamendu lana egiteko.

Horretarako lehen fase batean pertsona bakoitzaren diagnostiko bat egingo dute bere enplegagarritasuna aztertzeko, bere lan ibilbidea, formazioa eta abar. Pertsona bakoitzaren profilaren arabera prozesu hau formazio okupazionalaz ere lagunduko da beraien profila hobetze aldera. Horretarako, diru laguntza konkretuak onartu dituzte.

Oarsoaldeak, dena den, pertsona hauen profila hobetzeko ardura hartzeaz gain, Enplegu Plan hau oinarri hartuta, inguruko enpresetan indusketa bat egingo du pertsona bakoitza lanpostu konkretu batera bideratzeko.

Laguntzak enpresa kontratatzaileentzat, beti ere, kontratazio hauek lan egonkorra helburu dutenean

Pertsona horiek kontratatzen dituzten enpresek 18.000 eurora arteko bonifikazioa izango dute langileko, 3 urtez. Beti ere, kontratuak enplegu egonkorra sortzera bideratuta badaude.

Horrez gain, prozesua ahalik eta gardenena izan dadin batzorde bat eratuko dute, eta batzorde horrek langile bakoitzaren Birkokatze Planaren baldintzak betetzen diren jarraipena egingo du. Oarsoaldeko ordezkari batek, udaleko ordezkari batek eta Birkokatze Planean dauden langileek hautatutako ordezkari batek osatuko dute batzordea.