Errenteriako Udalak aho batez gaitzetsi du herrian izandako sexu erasoa

Errenteriako emakume batek  irailaren 27an sexu erasoa jasan duela salatu du. Honen aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez adierazpen instituzionala adostu du. Udalak “erabat gaitzesten du aurreko asteazkenean, irailak 27 , Errenterian gertatu zen erasoa.  Errenteriako udalak erabateko gaitzespenea erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka”, eta eraso egindako emakumeari “elkartasuna” adierazi dio. Halaber, eraso hori gaitzesteko Errenterian deitzen diren konzentrazio guztiekin bat egiten duela gaineratu du.
“Gertakari horien aurrean  aho batez adierazi nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera argia. Horrelako jarrerak ez ditugu onartzen gure gizartean eta lanean jarraituko dugu erakunde, elkarte eta herritarrok, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Era berean, Udalak erasoa jasan duen emakumearen eskura jarri ditu “behIMG-20171002-WA0018arrezko baliabide guztiak”.

Manifestazioa

Mugimendu Feministak  manifestaziora dei egin du, gaur, urriak 3, asteartea, 19:30ean Zumarditik abiatuta. Udalak protesta horretan parte hartzeko deia egin dio gizarteari.

2017-10-03 adierazpen instituzionala