Azaroaren 7an parte-hartze saio irekia egingo dute Klima Aldaketari Egokitzeko Planaren baitan

Klima aldaketa, planetak gaur egun aurre egin behar duen erronkarik handiena da. Gaur egungo eta etorkizuneko klimaren inpaktuak eragozteko, egokitzapena sustatzen duten ekintzak inplementatzea, zein erresilientzia eta erantzuteko gaitasuna areagotzen duten ekintzak martxan jartzea garrantzitsua da.

Errenterian klima aldaketaren eraginez gerta daitezkeen inpaktuak eragozteko, udaletxea Klima Aldaketari Egokitzeko Plan bat garatzen ari da.

Lehen fasea: Diagnostikoa

Planaren lehenengo pausua Errenteriak klima aldaketaren aurrean duen ahultasunaren analisia burutzea izan da. Horretarako, gaur egungo klima, zein etorkizuneko proiekzioak aztertu dira. Fase honetan klimaren eboluzioa 2100. urterarte aztertu da eta klimak Errenteriako alor ahulenetan eragin ditzakeen inpaktuak ikertu dira (azpiegiturak, ura, biodibertsitatea eta herritarrak).

Analisiaren ondorioen artean hauek topa ditzazkegu: gutxienezko tenperaturaren 3.39ºC-tako igoera 2100. urtean 1971-2000 aldiarekin alderatuta; bero-bolada eta hotz-bolada gertaeren gehikuntza(muturreko klima bihurtuz); prezipitazio kopuruen gutxitzea (intentsitate baxuko prezipitazio gutxiago eta euri-jasa gehiago) eta orokorrean, beroagoa den klima bat (lehorte aldi gehiagorekin).

Laburtuz, analisian lortutako emaitzek etorkizuneko klima beroagoa aurreikusten dute, 0ºC-etatik gora dauden gutxienezko tenperaturekin, lehorte aldi luzeekin eta euri-jasa egun gehiagoekin.

Azterketa honen ondorioak Errenteriako Klima Aldaketari Egokitzeko Planaren oinarritzat balio dute. Plan honek hiru helburu orokor izango ditu: klima aldaketaren aurrean Errenteriako herritar guztien erresilientzia areagotzea, udal kudeaketa arduratsua burutzea eta udalerri osoaren erresilientzia areagotzea.

Diagnostikoaren ondorioetan oinarrituz, Planaren lehen zirriborroa 30 ekintza inguru osatzen ditu, osasunaren, hirigintzaren eta ingurumenaren gisako arloetan ezartzeko helburuarekin.

Parte-hartze fasea

Hurrengo fasean parte-hartze publiko bat burutuko da. Saio honen helburua,  diagnostikoaren emaitzak aurkeztea da alde batetik, eta ekintza planaren proposamenean lan egitea da, bestetik.

Hortaz, zuen iritzia entzuteko eta zirriborroari egiten dizkiouzuen ekarpenak jasotzeko asmoarekin, partaidetza saiora gonbidatzen zaituztegu:

Data: Asteartea, Azaroak 7

Ordua: 18:30

Lekua: MERKATUZAR ERAIKINEKO GELA BALIOANITZEAN. Pablo Iglesias 3. Errenteria

Iraupena: 1,5h