San Tomas egunean artisau postuak jartzeko eskaera egin ahalko da bihartik aurrera

San Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Udal Kultura sailak interesdunei jakinarazten die, artisau postuak jartzeko eskaera egiteko epea azaroaren 7an irekiko dela eta hilaren 17an amaitu.

Eskaerak udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, Erregistroan bertan edo Niessen Kulturgunean (Alfonso XI kalea) jaso daitekeen eredua erabiliz.