Behobia-Donostia lasterketak trafikoan eta garraioan eragina izango du

Azaroaren 12an, igandean, izango da 2017ko Behobia-Donostia lasterketa, eta trafikoan eta garraioan izango duen eragina handia da. Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 12an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko ditu Udaltzaingoak, eta neurri horien berri eman du.

1) Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da azaroaren 12ko igandeko 08:30etik 15:00 arte.

2) Galiziako (Niessen) eta Santa Klarako (Matxain) biribilguneen arteko Nafarroako Etorbidearen tartean ibilgailuak aparkatzea debekaturik egongo da, azaroaren 11ko 18:00-etatik, azaroaren 12ko 15:00- etaraino.

3) Ibilgailuak Nafarroako Etorbidearen gainerako zatian aparkatuak uztea ahal izango da, trafiko-mozketaren iraupenean zehar mugitu ezin izango direla kontutan izanik (azaroaren 12ko igandeko 08:30etik 15:00 arte).

4) Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet eta Iztietan, lasterketa bertatik pasatuko dela-eta, eraginen bat edo beste izango dute:

Lartzabaleko bizilagunak:

Auzotik irteteko, Gi-2132 erabili ahal izango da:

  • Oiartzun aldera joateko, GI-2134 errepidean zehar.
  • AP 8-tik:
    • Donostia, Irun, Frantzia, Hernani eta abar.
    • Hernani, GI-2132 errepidean zehar.
  • Errenteria aldera:
    • Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburu Berri, Pontikan barrena.
    • Kasko Historikora: Fanderian zehar, Santa Klara biribilgunea.

Aparkalekuak

  • Nafarroa hiribideko aparkalekuak, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, azaroaren 11ko (larunbata) 18:00etatik igandeko 15:00 arte ezabatuko dira.

Arraguako bizilagunak:

Auzotik Lartzabal biribilgunearen barrena atera beharko da. Bideartean norabide aldaketa egin beharko da auzotik atera ahal izateko.

Gabierrotako bizilagunak:

Auzoa erabat itxita geratuko da, edozein garraiobide erabiltzeari dagokionez:

  • Motozikleta, ziklomotore eta bizikletak izan ezik, horiek Fanderiako auzoa komunikatzen duten bi zubiak erabili ahal izango baitituzte.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonak (minusbaliatuak eta abar): baimena emango da Touring etorbidean barrena Fanderia auzotik sartzeko, Komisariaren aurreko bidegorrian eta Gabierrota pasealekuaren barrena.

Errenteriako erdigunera:

  • Erdigunera: Jorge Oteiza, Egiburuberri, Pontikan barrena.

Aparkalekuak

  • Bizilagunek aldez aurretik aurreikusi beharko dute ibilgailua behar duten, Fanderian aparkatuta.
  • Lartzabal eta Santa Klara biribilguneen bitarteko zatian (Nafarroa hiribidea), ibilgailuak aparkatuak uzteko aukera izango da, trafiko-mozketak irauten duen bitartean, baina tarte horretan bertatik mugitzeko aukerarik gabe (azaroaren 12ko igandeko 08:30etik 15:00era arte).

Fanderiako bizilagunak:

Touring etorbidean barrena Santa Klara biribilguneranzko sarrera ezin izango da Garcia Lorcatik egin. Alternatiba gisa, Jorge Oteizatik, Agustinak auzoan barrena, egin ahal izango da.

Kasko Historiko eta Erdiguneko bizilagunak:

  • Kasko Historikora Agustinetan barrena edo Erdigunetik (Pontika, Alaberga, eta abar) sartu beharko da.
  • Anbulatoriora, San Jose Langilea Elizara edo Iztietara sartzeko, Niessen merkataritza zentroko aparkalekua erabiliko da.
  • Garraiobide publikoa hartzeko, sarbide beretik, Altamirako biribilguneraino, Ekialdebus eta Renfe garraiobideak erabiltzeko.
  • Nafarroa hiribideko taxi geltokia Biteri kalera aldatuko da, Mª Carmen loradendaren parera.
  • Fanderiara Tomas Lopez kaletik sartu beharko da. Biribilgune erdia irekia egongo da zirkulaziorako (beste erdia lasterketarako gordeko da).
  • Fernandez de Landako irteera trafikorako itxita egongo da.

Iztietako bizilagunak

  • Iztietara, beti bezala, Donostia kaletik sartu beharko da. Irun kalean Nafarroa hiribiderako sarbidea itxiko da.
  • Auzotik ateratzeko Iztieta pasalekuan irteera bat prestatuko da Lezo aldera, eta Oiartzun kalean barrena egingo da.
  • Udaltzaingoak bulego mugikorra (furgoneta) jarriko du auzoan, probak irauten duen bitartean.
  • Erdigunera sartzeko, merkataritza zentroko aparkalekuaren sarbidea erabiliko da (eskailera eta aparkalekua).

APARKALEKU ALTERNATIBOAK

Fanderia: Kirol eremuko tenis zelaia aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 11ko 18:00etatik (larunbata) azaroaren 12ko 18:00etara (igandea).

PAPRESA: Papresa aparkaleku gisa egokituko da, azaroaren 11ko 18:00eatitk (larunbata) azaroaren 12ko 18:00etara (igandea). Sarrera/Irteera Etxeberrieta auzotik egingo da.

Arramendi: Arramendi parkeko zabalgunea ere aparkaleku gisa egokituko da, eta sarrera/irteera Lousada kaletik egingo da. Ordutegia, azaroaren 11ko 18:00eatitk (larunbata) azaroaren 12ko 18:00etara (igandea).

GARRAIO PUBLIKOARI DAGOZKION ALDAKETAK

Lasterketan parte hartuko dutenak:

  • Irteera: 8:10ean (gutxi gorabehera), Iztieta eta Zumardiko geltokietatik.

URBANOA

  • Datorren igandean, azaroak 12, Behobia-Donostia lasterketa izango dela eta, U7 eta U1 lineetako ibilbideetan aldaketak egongo dira 10:50etik 14:10era, gutxi gorabehera:
    • U7 lineako hurrengo geltokiak ezabatuko dira: Galtzarabordako polikiroldegia, Nafarroa etorbidea, Touring etorbidea, fanderia 17, Erramun Astibia eta Resurreccion Maria de Azkue.
    • U11: Biteri 45ko geltokia kentzen da.

HIRIARTEKOA

Jarraian azaltzen diren ordutegien aldaketak lasterketaren antolatzaileek ezarritakoaren arabera aurreikusi dira, hortaz Ekialdebus ez da hauen arduraduna. Irteeren, igarotzeen eta iritsieren ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta lasterketaren antolatzaileek ezartzen dituzten trafiko-mozketen menpe daude.

  • E05
    • Errenteriako bere ohiko ibilbidea mantentzen du. Donostiara joan nahi duten erdiguneko bidaiari guztiek, autobusa Aralar plazako geltokitik hartu ahal izango dute.
  • E01, E02 eta E27
    • 08:30etik 15:00etara, gutxi gorabehera, hurrengo geltokiak ezabatuko dira (bi norabideetan). ARRAGUA, LARTZABAL, GABIERROTA, ZUMARDIA, IZTIETA, KAPUTXINOAK, Behin-behineko geltoki bat jarriko da Altamirako biribilgunean (saihesbidea baino lehenagoko desbideratzean ).
    • Trafiko-mozketa baino lehen pasatuko diren azken autobusak:
      • E01: Irteera 8:03-etan Donibanetik (Trafiko mozketak jarraitzen duen bitartean, Altamirako biribilgunean egingo dute geldiketa, saihesbidea baino lehenagoko desbideratzean. Lehenengo geldiketa hauek Donibanetik 08:33an, eta Donostiatik 08:40ean, irtengo diren autobusek egingo dituzte, 30 minutueroko frekuentziarekin).
      • E02: Irteera 8:05-etan Oiartzunetik.
      • E27: Irteera 7:25 y 7:55-etan de Hondarribiatik.
  • E27 HONDARRIBIA – IRUN – DONOSTIA
    • Goizean, trafiko-mozketa baino lehenagoko azkeneko zerbitzua autobusa pasako den azkeneko gutxi gorabeherako ordutegia:
    • 08:30ean Irundik (Gipuzkoa hiribidea, 6) Donostiara.
    • Zerbitzua ahal den lasterren berrezarriko dugu.
    • Altamirako biribilgunearen geltokian:
      • E01 linea (Donibaneko linean lehenengo autobusa 8:03an eta ez da Altamiran geratuko, gainerakoak Altamiran geratzen dira, 30 minutuero).
      • Donostiako linea: lehenengoa 8:40an eta 30 minutuero).

Aipatutako gune horietako bizilagunek ibilgailua erabili nahi baldin badute, Udaltzaingoaren agenteen, Babes Zibileko boluntarioen eta lasterketaren antolatzaileen oharrak jarraitu beharko dituzte, lasterketak hartuko dituen zona horietatik atera ahal izateko. Gogorazten da. hala ere, Nafarroa Etorbidean aparkatuta segitzen duten ibilgailuak trafiko-mozketa jarraitzen duen bitartean ezin izango direla mugitu (igandeko 8:30-etatik 15:00-tara).

Oro har, gomendatzen da Iztieta eta Gabierrotan ibilgailu partikularrak ez erabiltzea. Lasteketaren ibilbide osoan dauden biribilguneak Udaltzaingoak eta Babes Zibileko boluntarioek kontrolatuko dituzte.

Edozein zalantza argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin 943 344343 telefono zenbakian edo udaltzaingoa.policialocal.24horas@errenteria.eus helbidera mezua bidalita.