Herrien Astea, harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2017-11-15 | 0

23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraiki leloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen.
Egitaraua:
Azaroak 20: Ahalduntze tailerra, Labea antzerki eskolako kideentzat,  Xenpelar etxean; 19:00-21:00. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 21: Ahalduntze tailerra, irekia, Xenpelar Etxean. 19:00-21:30. Gorputz ariketen eta automasaia tekniken bidez norberaren indarra eta taldearena birrezagutzea du helburu. Ikastaroak erlaxazio eta mugimendu atalak ditu. (Bi pilota eta koltxoneta edo estalki bat eraman).
Azaroak 22: Yoshi Hioki, ipuin kontalari japoniarra. Ipuin japoniarrak hitzez eta ixiltasunez osatutako irudiak dira. Bizitzaren alaitasuna eta tristura islatzen dute.
Mikelazulon, 11:00etan. Koldo Mitxelena ikastetxeko haurrentzat.
Arkaitza tabernan, 19:30ean.
Azaroak 23:  Estas guerras son muy nuestras, liburu aurkezpena, Mikelazulon, 19:30ean. Egileak: Gasteizko Taldea.
Azaroak 24: Linbo planeta, haurrentzako antzerkia, 18:00etan, Niessen aretoan. Dejabu Panpin Laborategia. Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerra hondamendiak? Errefuxiatu kanpamendu abandonatua? Nork daki. Galaxia honetako beste planeta bat?
Azaroak 24: Hunab Ku, dantza ikuskizuna, Kuadrilategi egitasmoko kideentzat.
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. 20:30ean, Mikelazulon, kontzertua. Mounqup. Mounqup musikariak eskeiniko du kontzertua. Frantzian jaioa, Galizian hazi eta Ourenseko herri txiki batean bizi da. 15 urtekin musikan sartua, jazz, elektronika eta folk lotuz. “Björk galiziarra” gisa ezaguna da.
Azaroak 26: Dokumentala, El síndrome del vinagre, Mikelazulon. 19:00etan. Guatemala. Desgertutako senideen bila dabiltza…Bitartean milaka kilometrora Butoh-ren bidez emakume batek bere samina dantzan jartzen du. Lehen eta orain, emakume antolatuak, errautsak astintzen ari diren sumendiak.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna